Berriak
Eu

URAk Zadorrako Gobeo zubiko metakinak erauzi ditu ur-hustuketarako ahalmena handitze aldera

2016.eko azaroak 25

Uraren Euskal Agentziak metakinak erauzi ditu  Zadorrako Gobeo zubi eta aldameneko tartean: ur-hustuketarako ahalmena handitze aldera, eta ez ohiko ur-goraldiek aldamenean sor ditzaketen erasanak murrizteko (metakinek sor ditzaketen buxadurak saihestuta, goraldietan ur-lamina are hazaraztea saihestuz).

Metakinak aztertu eta gero, teknikariek zedarritu dute horiek guztiak hondakin ez arriskutsuak biltzeko baimendutako zabortegi batean kudeatu behar direla. Lanon aurrekontua 228.000 €koa da (BEZa aparte); eta lau aste beharko dira burutzeko.

Jabari publikoan eraikitako azpiegituren ur-hustutze ahalmenaren mantentzea

Jabari publikoan eraikitako azpiegituren ur-hustutze ahalmena mantentzea azpiegituraren jabeari dagokio.

Hala eta guztiz ere, URAk kasu honetan bere gain hartu ditu lanok ingurumen-babesaren ikuspuntutik dakartzaten onurengatik: Zadorrako tarte horretan diren metakinek karbono organiko total (COT) ugari dute eta Zadorra kutsatzeko balizko ahalmena.

Aurrerantzean, Arabako Foru Aldundiak bere gain hartu beharko ditu zubiaren ahalmen hidraulikoa mantentzeko lanak; URArekin elkarlanean (Urari baitagokio Jabari Publikoan egin beharreko mantentze-lan horiek baimentzea, eta lanoi jarraipena egitea)

Ibaien mantentze lanek ez dute uholde natural errepikakorrak gertatzea saihestuko

Ur goraldiak ibaiekin bat datoz ezinbestean; hartara, ibaiertz eta ibai aldameneko lur-eremuetan diren erabilera orok ibaien goraldi natural eta errepikakorrak aintzat hartu beharko dituzte. Halaxe islatzen da Hidrologia-Plangintzako araudian eta sektoreko legedian.

Dena dela, beharrezkoa da gogoraraztea mantentze-lanek ezingo diotela eutsi ur-goraldiari ibaiaren ohiko ibilguan

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)