Berriak
Eu

Lehendakaria Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta egin den elkarretaratzearen buru izan da

2016.eko azaroak 25

Iñigo Urkullu lehendakaria Emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Egunadela-eta egin den elkarretaratzearen buru izan da gaur, azaroaren 25ean, Lehendakaritzaren egoitzan. Elkarretaratzera bertaratu dira, halaber, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, exekutiboko beste kide eta langile batzuekin batera.  

Elkarretaratzearen ondoren, Erkorekak gogorarazi nahi izan ditu eraso sexisten ondorioz hildako emakumeak, une honetan eraso sexisten biktima diren emakumeak eta indarkeriari aurre egitea lortu duten emakumeak, bere iritziz azken emakume horiek islatzen baitute egoera gaindi daitekeenaren “itxaropena”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak “egiturazko arazo larri" horri amaiera emateko gizartearen osotasunaren inplikazioa eskatu du, gizartea oraindik ere “emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun sakon batean oinarritzen” baita. 

Aste honetan bertan onartutako adierazpen batetan, Eusko Jaurlaritzak indarkeria sexistaren espresio mota guztien aurrean bere gaitzespena agertu du.Testu honetan Jaurlaritzak bere konpromisoa adierazten du emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan lan egiteko, bereziki haur eta gazteekin, eta beharrezkoak diren baliabideak eskainiz, era honetara, errespetuan, askatasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako harremanak eraiki ditzaten. Eta gogoratu nahi du berdintasun politikak direla era honetako indarkeriak eragiten duen arazoa konpontzeko bidea, izan ere, emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen berdintasun ezaren erakusle latzena baita.  Zentzu honetan, Jaurlaritzak bere sail guztiek Emakunderekin batera alor honetan duten lan koordinatua eta inplikazioa berresten du. 

Emakundek ere Lehendakaritzan egin den elkaretaratzean parte hartu du, bere zuzendari Izaskun Landaida buru zuelarik. Emakundeo bereziki aipatu ditu indarkeria egoerei aurre egiten dioten emakumeak, irtenbidea dagoela erakusten dutelako, baita hauekin lan egiten duten profesionalak ere. Landaidak gaur arratsaldean feministak Bilbon deitutako manifestazioan ere parte hartuko du

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko azaroak 29

    HAY QUE LUCHAR CONTRA LA VIOLENCIA DE GENERO Y APOYAR A LAS VICTIMAS DE LA VIOLENCIA @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)