"Zer egin dezaket nik euskararen alde?" HAKOBAk Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala aurkeztu du
- Hausnarketarako galdera luzatzen die aurten HAKOBAk herritarrei, gizarte-eragileei nahiz bere buruari
- 500 atxikimendutik gora jaso ditu dagoeneko Euskararen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionalak; zerrenda zabalik dago oraindik, izen gehiago hartzeko
- Bilboko Guggenheim Museoan ospatuko da aurten Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldi nagusia, abenduaren 3an
Hizkuntza Politika gaietarako Herri Aginteen Koordinaziorako Batzordea (HAKOBA) osatzen duten erakundeek Euskararen Nazioarteko Egunerako elkarrekin adostu duten adierazpen instituzionala aurkeztu dute gaur eguerdiz Bilbon. Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek, EUDELEk eta UEMAk galdera bat egin diote euren buruari: “Zer egin dezaket nik euskararen alde?”
Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionalak 500 atxikimendutik gora jaso ditu dagoeneko. Norbanakoak, elkarteak, arlo guztietako gizarte-eragileak, enpresak, finantza entitateak, erakundeak, sindikatuak, alderdi politikoak, unibertsitateak, euskaltegiak, museoak, hedabideak, kirolariak… daude dokumentu luze horretan. Atxikimenduen zerrenda ikusgai dago, eta izen gehiago jasotzeko irekita oraindik, www.euskararentxantxangorria.eus atarian.
Bilboko Guggenheim Museoan egin dute aurtengo adierazpen instituzional honen aurkezpena HAKOBA osatzen duten erakundeetako ordezkariek, abenduaren 3ko ekitaldi nagusia burutuko den lekuan bertan. Ekitaldian parte hartzaile izan dira: Eusko Jaurlaritzatik Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Bizkaiko Foru Aldunditik Lorea Bilbao, Kultura eta Euskara foru diputatua; Arabakotik, Joseba Perez de Heredia, Kultura eta Kirol zuzendari nagusia; Gipuzkoatik Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari nagusia; Bilboko Udaletik Koldo Narbaiza, Hezkuntza eta Kultura zinegotzi ordezkaria; Donostiakotik Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria; EUDELetik Koldo Iturbe, eta UEMAtik Josu Labaka presidentea.
Aurkezpen ekitaldian, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak azpimarratu du aurtengoa dela herri-erakunde guztiak bat eginda Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionala elkarrekin egiten dutena. “HAKOBA osatzen dugun 9 erakundeok eta 500 gizarte-eragilek bat egin dugu Euskararen Eguneko Adierazpenarekin eta deiarekin. Lehen urtea da hori gertatu dena: halakorik ez da sekulan izan aurten arte”, azpimarratu du, atxikimendua eman duten 500 eragileei eskerrak emateaz bat.
Aurten Euskararen Nazioarteko Egunak leloan dakarren galderaz, berriz, “galdera aktibo eta aktibatzailea dela azaldu du Baztarrikak. “Lozorroan geratzeko aukerarik ematen ez duen galdera da. Gutariko bakoitzak egin baitezakegu zerbait euskararen alde. Kontua ez da besteei esatea zer egin behar duten, baizik eta norberak esatea zer egin ahal duen. Denok baitaukagu zereginik. Denok, bakoitzak, “Zer egin dezaket nik?” galderari erantzuteko pare bat minutu hartzera dei egiten dugu”.
“Zer egin dezaket nik euskararen alde?”
2016ko Euskararen Nazioarteko Egunerako adierazpen instituzionalean, euren buruari galdera bat zuzendu diote HAKOBA osatzen dute erakundeek. Zer egin dezaket nik euskararen alde? “Adierazpen honen sinatzaileok galdera horri erantzun propioa eman nahi diogu, gure esparruan euskara modu edo neurri batean zein bestean indartzeko erantzun bat”, dio adierazpenak. “Era berean, herritar guztiak eta gizarte-eragile guztiak gonbidatu nahi ditugu galdera hori bera egitera eta nork bere neurriko erantzuna hausnartzera, guztion ekarpenak baitira baliagarri eta onuragarri euskararen biziberritzerako eta guztion arteko elkarbizitza sendotzeko”. Galderari erantzutea eta galdera bera euskal gizarte osoan zabaltzea da aurten Euskararen Nazioarteko Egunaren asmoa.
Era berean, adierazpenak nabarmentzen du herri aginteek eta askotariko gizarte-eragileek egun hori elkar hartuta ospatzeko duten nahia, eta euskara nahiz hizkuntza-elkarbizitza sendotzeko hartu nahi izan duten konpromisoa gogorarazten du testuak “nork bere neurrikoa, nork bere ahalaren araberakoa”.
Azken 40 urteotan euskarak izan duen hazkundea nabarmenduz hasten da adierazpen instituzionala, “belaunaldi zaharrenen hizkuntza izatetik, gazteen hizkuntza izatera pasatu da. Ingurune jakin batzuetara mugatuta egotetik sekula bereak izan ez dituen esparru sozialetan ere nor izatera. Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera”. Eta hazkunde hori gizarte osoaren nahi eta ahaleginari esker gertatu dela azpimarratzen du HAKOBAk, gizartearen adostasunak izan duen garrantzia nabarmenduz. “Hizkuntza-elkarbizitza gizarte-elkarbizitzaren osagai egin dugu, gizarte-kohesioaren funtsezko elementu. Hizkuntzen berdintasuna eta norbanakoaren hizkuntza-hautua herritar guztion aukera-berdintasunaren oinarrian jarri ditugu”.
Euskararen Nazioarteko Eguna, indarberritzeko eguna ere bada gaur aurkeztu den adierazpenaren esanetan, bi hizkuntza ofizialen berdintasun sozialera iristeko urratsak egiten jarraitzeko. “Helburu izaten jarraitzen du, gizartean oro har, hizkuntzen arteko berdintasun sozialera iristeak”, zehazten du.
“Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua”, jarraitzen du adierazpenak. “Guztion gogoa eta ahalegina eskatzen dituen helburua; helburu ilusionagarria; denoi dei egiten digun helburua: norbanakoei eta kolektiboei, herri aginteei, alderdi politikoei, langileen sindikatuei, enpresari-elkarteei, kirol, aisialdi nahiz kultur arloko elkarteei, gizartearen arlo desberdinetako erakundeei, eta abarri. Gustuko dugun helburua da, gustura hartzen dugun konpromisoa”.
-
2016-12-05
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Zer egin dezaket nik euskararen alde? https://t.co/0ToMOVccdm -
2016-12-04
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Zer egin dezaket nik euskararen alde? https://t.co/0ToMOVccdm -
2016-12-04
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Zer egin dezaket nik euskararen alde? https://t.co/0ToMOVccdm -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Zer egin dezaket nik euskararen alde? https://t.co/0ToMOVccdm -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: ¿Qué puedo hacer yo por el euskera? https://t.co/zGR7CsqCTa -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/GKJ9I2yTmM -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
eajpnv: RT iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/fNYSPUky0Q -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
eajpnv: RT iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/GKJ9I2yTmM -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: ¿Qué puedo hacer yo por el euskera? https://t.co/zGR7CsqCTa -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @FPeuskadi: Zer egin dezaket nik euskararen alde? https://t.co/0ToMOVccdm -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-12-03
Comentario de Twitter:
RT @iurkullu: Zer egin dezaket nik euskararen alde? #EuskararenNazioartekoEguna https://t.co/CKytF0C9RV -
2016-11-26
Comentario de Twitter:
RT @DaniAlvarezEiTB: Zer egin dezaket nik euskararen alde?
https://t.co/gJ0kMS0G3a
Qué puedo hacer yo por el euskera? Sinatu https://t.co/j… -
2016-11-26
Comentario de Twitter:
Zer egin dezaket nik euskararen alde?
https://t.co/gJ0kMS0G3a
Qué puedo hacer yo por el euskera? Sinatu… https://t.co/VdFLdmVDL0