Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Iosu Madariaga: «Ekonomia Zirkularreko irtenbideak garatzeko laborategi ezin hobea da Euskadi»

2016-11-24
  • Ingurumeneko Agintaritzen Sarea Bilbon bildu da ekonomia zirkularra aztertzeko
  • Kooperak hondakinak kudeatzeko proiektu bat aurkeztu du ingurumenaren, ekonomiaren eta gizarteratzearen arloko balioak barne hartuta

 

Bilbon gaur goizean Ingurumen Agintarien Sareak antolatutako jardunaldi tematikoan hauxe adierazi du Iosu Madariagak: «ekonomia zirkularreko irtenbideak garatzeko laborategi ezin hobea da Euskadi, bere neurri txikiagatik eta industria-sektore ugaritan balio-kate oso garatuak daudelako».

Jardunaldi horretan ekonomia zirkularrak zer aukera eskaintzen dituen aztertu dute, bai eta Europan, Estatuan zein Euskadin eta Katalunian arlo horretan zer plan dauden aurreikusita ere. Parte-hartzaileen artean hauek izan dira, besteak beste: José María Ramos Florido (Europako Batzordeko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia), Miguel Ordozgoiti (Nekazaritza, eta Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa) eta Mireia Cañellas (Kataluniako Jaurlaritza). Jardunaldian ekonomia zirkularraren arloan Euskadin garatzen ari diren esperientzia arrakastatsu zenbait aurkeztu dituzte, Kooperarena, besteak beste. Haren zuzendari Javier Mariñok aurkeztu ditu Koopera Fundazioaren etxeko zaborrak leheneratzeko ekimena lortzen ari den emaitzak. Ekimen horrek ingurumenaren, ekonomiaren eta gizarteratzearen arloko alderdiak aintzat hartu ditu.

Halaber, Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko Eusko Jaurlaritza erabiltzen ari den hainbat tresna ere aurkeztu dituzte, hala nola demostrazio-proiektuak laguntzeko programa, ingurumen diru-laguntzei buruzko urteko agindua, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda edo Basque Ecodesign Center izenekoa.

 Ingurumen Agintarien Sarea bihar arte egongo da Bizkaian, 43. osoko bilkura Busturiako Ekoetxea Urdaibai ingurumen-zentroan egingo baitu. Bilkura horretan sareak garatutako jardueretan izandako aurrerapenak azaldu eta eztabaidatuko dituzte, eta gainera, lantaldeek hainbat gaitan (klima-aldaketa, ingurumen-integrazioa eta naturaren zein biodibertsitatearen zaintza) lortutako emaitzak ere aurkeztuko dituzte. Estatuko Administrazio Orokorreko, Autonomia Erkidegoetako eta Europako Batzordeko langileek parte hartzen dute sare horretan. Osoko Bilkuran Europako Batzordeak eta aipatutako Ministerioak ez ezik, Euskadiko eta autonomia-erkidego hauetako gobernuek ere hartuko dute parte: Aragoi, Kanariak, Balear Uharteak, Errioxa, Gaztela eta Leon, Extremadura, Asturias, Murtzia, Galizia eta Ceuta.

 

 

 

 

4 iruzkin
  • @ArkaitzRM
    2016-11-25

    Comentario de Twitter:
    Iosu Madariaga: “El País Vasco es un escenario idóneo para desarrollar soluciones de Economía Circular” https://t.co/ouATlT7MIg

  • @AmaiaLoi
    2016-11-24

    Comentario de Twitter:
    "@Ihobe_Eus: País Vasco, escenario idóneo para desarrollar soluciones de #EconomíaCircular https://t.co/onf1SMF3DR" @Confebask

  • @Ihobe_Eus
    2016-11-24

    Comentario de Twitter:
    País Vasco, escenario idóneo para desarrollar soluciones de #EconomíaCircular https://t.co/4lYTXz8oGI

  • @Udalsarea21
    2016-11-24

    Comentario de Twitter:
    País Vasco, escenario idóneo para desarrollar soluciones de #EconomíaCircular https://t.co/1U10lY8u4Z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)