Berriak
Eu

URAk eta Gasteizko udalak elkarlanean dihardute Margaritan, Zadorra ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena mantentzen aldera

2016.eko azaroak 24

URAk eta Gasteizko udalak elkarlanean dihardute azken egunotan Margaritan, Zadorra ibaiaren ur-hustuketarako ahalmena mantentze aldera. Hartara, eroritako eta ibilguan zeharka diren zuhaitzak kendu dira, ur-jario arrunta oztopatu bailezakete. Egitasmoak 2014eko udan egindako aurreko egitasmo baten ildoa darrai; tarteak, orotara, 2.600 metro luze ditu.

Ibilguan erori eta gurutzatutako zuhaitz-enborrak kendu dira ibilgutik, uraren jarioa oztopatu ez dezaten. Aldi berean, URAk sahastiak bakandu ditu, hartara, gero, Udalak tokiko erribera-espeziekin landareztatu ahal izateko: ekosistemaren dibertsitate eta erresilientzia xede.

195 m³ zur kendu da; gehienak sahatsak; baita hainbat hiri-hondakin solido ere; horiek guztiak udalak bere gain hartu ditu.

Lan-ekintzok prebentzioa dute xede: etorkizunean buxadurak saihestea. Dena dela, ezin esan aldameneko lur-eremuetan uholde-arriskua erabat aldentzen dutenik; are gutxiago, aldameneko inguruak Zadorra ibaiaren uholde-lautada nabarmena direla jakinda.

Erakundeen arteko hitzarmenak ibaien mantentze-lanak koordinatzeko

Margaritako lanok balio erantsia dute: URA, Gasteizko kontzeju eta Gasteizko Udalaren artean koordinaziorako oinarriak ezartzea, ibaien mantentze eta babeserako lanak elkarrekin planifikatzeko eta egikaritzeko. Biek elkarrekin sinatuko luketen Lankidetzarako Hitzarmenaren bitartez ezarriko litzateke plangintza komun hori. (Jada, 50 udal dira EAEn URArekin halako hitzarmenik adostu dutenak).

Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari atxikitako URA harremanetan jarri da EAEko Udal eta Administrazio-Batzarrekin elkarlanerako hitzarmen horiek adoste aldera, eta  herri-guneetan egiten diren ibaien mantentze-lanak eraginkorragoak izan daitezen.

Hitzarmen horiek tarteko, ibaiak mantentzeko, babesteko, berreskuratzeko,  lehengoratzeko eta haien Ingurumena hobetzeko programa eskaintzen die URAk toki-erakundeei. Programa horretan, lehentasuna dute hala ibaiertzen ingurumen-berreskuratzea, nola ibaien ur-hustuketarako ahalmena murriztu dezaketen oztopoak kentzea. Aldi berean, toki-erakundeekin bat egiten du: toki-erakundeek beren baliabideekin egin ditzaketen lanekin koordinatzeko (bolondresak, garbiketa-brigadak…)

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2016.eko azaroak 24

    Comentario de Twitter:
    URA y el Ayto de Vitoria colaboran en labores de mantenimiento de la sección hidráulica del rio Zadorra en Margarita https://t.co/Hbp9gW51mW

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)