Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritza, haserre Atun Atlantiarraren kontserbaziorako batzordeak (ICCAT) Atunzuriaren eta Atungorriaren 2017rako kuoten gainean hartutako erabakiengatik

2016.eko azaroak 24

• Horrela, euskal arrantzaleek adierazitako kexekin bat egiten du, izan ere, haien eskariak ez dira kontuan hartu.

• Eskatzen du Nekazaritza eta Arrantza Ministerioarekin ahalik eta lasterren bilera bat egitea, hegaluzearen 2017ko kanpaina erregulatzeko.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi nahi du haserre dagoela Atun Atlantiarraren Kontserbaziorako Batzordeak (ICCAT) 2017rako atunzuriaren kuota izozteko eta autongorria-hegaluzearena soilik %20 igotzeko hartu duen erabakiarengatik eta, horrela, bat egiten du sektorearekin, izan ere, sektorea ere haserre dago erabaki horrekin, gure arrantzaleek egindako eskaerei batere kasurik egin gabe hartu baita.

Atun Atlantiarren Kontserbaziorako Batzordeak (ICCAT, ingelesez) duela gutxi Vilamouran (Portugal) egin duen urteko bileran hartutako erabakiei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak honako ñabardurak egin nahi ditu:

Hegaluzeari edo atunzuriari dagokionez, txosten zientifikoek stockak egoera onean daudela adierazten badute ere, 2017rako status quoa mantentzea erabaki da, EBk proposatuta. Hau da, erabaki da 28.000 tonako TACa mantentzea (arrantza kuotak), tona horietatik 21.000 EBri baitagozkio.

Eusko Jaurlaritzak sentitzen du datozen urteetan, zuhurtzia moduan, arrantza kuota apurka-apurka (%10) igotzeko aukera galdu baita, arrantza tokien ebaluazio zientifikoa berriro egin arte. Egoera honetan, eta ikusita aurten gertatutakoa kuota agortu eta Espainiako Estatutaren dekretuz arrantza kanpaina aurretiaz itxi zenean, ulertezina litzateke Espainiako Estatuak, 2017an, Hegaluzearen kuota beste herrialde batzuen esku uztea (esaterako, Frantziaren esku), aurten gertatu izan den moduan. Horregatik, uste dugu Nekazaritza eta Arrantza Ministerioarekin ahalik eta lasterren bilera bat egin behar dela, hegaluzearen 2017ko kanpaina erregulatzeko.

Atungorriaren kasuan, eta, zantzu guztien arabera, 2008az geroztik Atungoria Berreskuratzeko Planean hartutako neurrien ondorioz arrantza tokiak erabat hobera egin duela ematen badu ere, erabaki zen stockaren egoeraz 2017an egingo den ebaluazio zientifiko berria eduki arte itxarotea. Horrenbestez, 2014an onartutako Ebazpenak indarrean jarraitzen du, non soilik %20ko kuota igoerak aurreikusten baitziren 2015, 2016, eta 2017ko urteetarako. Horrela, euskal arrantza ontziek 877 tona atungorriko arrantza kuota edukiko dute 2017an, azken kanpainako arrantza mailak adierazten zuen datu positiboetatik oso urrun.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)