Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Iñigo Urkullu lehendakari hautatu dute datozen lau urteetarako

2016.eko azaroak 24

Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu hautatu du gaur Eusko Jaurlaritzako lehendakari datozen lau urteetarako. Urkulluk EAJren 28 boto eta PSEren 9 jaso ditu bere alde gaur goizean euskal Ganberan egindako bigarren inbestidura-saioan.

Hautaketaren ondoren, Urkulluk onartu du “elkarrizketa eta akordioa” ezinbestekoak izango direla legealdi honetan. “Gure eskua luzatuta dago Euskadiren zerbitzura indarrak batzeko”, erantsi du. Lehendakari hautatu berriak lehentasun gisa errepikatu ditu bere gobernu-programako lau ardatzak, hala nola enplegua sortzea, politika sozialak, bizikidetza finkatzea eta akordioa Euskadirentzat estatutu-itun berri baterako.

Urkulluren ustez, “kohesioa, elkartasuna eta integrazio soziala” bermatzen dituen proiektu bat da, eta “euskal gizartearen zerbitzura” dago; azken batean, “lankidetzan” oinarritutako proiektu bat. Ildo horretan, eta euskal gizartearen errealitate anitza aitortzeko, bere borondatea erakutsi du gainerako alderdi politikoekin akordioetara iristeko.

Inbestitu ondorengo lehen hitzaldian, lehendakariak esker oneko hitzak ere izan ditu Eusko Legebiltzarrarentzat, EAJrentzat, PSErentzat, alderdi horrekin iritsi baita gobernu-akordio batera, irten den gobernua osatu duten sailburuentzat eta bere familiarentzat.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko azaroak 24

    se lo mrece felicidades @iurkullu usd lehendakari y yo a cuenca he sacado la oposicion del estado

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)