Berriak
Eu

Laneko indarkeria arrisku psikosozial gisa

2016.eko azaroak 24

OSALANeko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek hasiera eman dio gaur goizez Bilboko Bizkaia Aretoan egiten ari den VII. Laneko Psikosoziologiaren Jardunaldiari. Laneko indarkeria izan da hizketagaia aurtengo saioan eta 300 lagunetik gora bertaratu dira.

Bere hitzaldian zuzendariak adierazi du “laneko indarkeriaz ari gara, langilearengan egindako ekintzak aipatzean, zeintzuk bere duintasuna erasotzen duten, segurtasun fisikoa, sexuala, psikologikoa edo soziala; mehatxuen bitartez, larderia, tratu txarra, jazarpena, gutxiespena, irainak, errepikatutako txantxa sarkastikoak, diskriminazio negatiboa, egindako zereginaren balio-galera, inposatzea, soldata berdintasun eza, lekualdaketa konpultsiboak, jazarpena eta zehazki esandako sexu-jazarpena. Muturreko kasuetan, bortizkeria honek kalte psikologiko larriak eragiten ditu, enplegua galtzea eta berez buruaz beste egitea ere ekar lezake”.

OSALANek, Nazioarteko Lanaren Erakundeak eta Europako Segurtasun eta Osasunerako Agentziak bezala, arrisku psikosozialak datozen urteetarako langileriarentzako arrisku garrantzitsuenak direlako ustea du. Baina aldi berean, arrisku psikosozialak prebenitu daitezkeela azpimarratzen du, hauei aurre hartzeak, gainontzeko arriskuei ematen zaien prebentzio-tratamendu bera ematea suposatzen duela: arriskuak identifikatu, neurtu, dagokien lehentasuna eman, prebentzio-akzioak diseinatu eta hauek marxan jartzea, eraginkortasuna neurtuz.

Zentzu honetan, azken urteeetan Kanal eta formato desberdinak erabiliz eragileengana eta orohar, gizartearengana iristen saiatu da OSALAN; Psikopreben gai honi eskainitako webgune propioa martxan jarriz, modu errazean arrisku psikosozialak zer diren eta nola prebenitu zabaltzeko; protokoloak, prebentzio-jardunbide egokiak eta gatazken konponbideak lantzeko tallerrak antolatuz, zeintzuetan 170 prebentzio ordezkarik baino gehiagok parte hartu duten; arrisku psikosozialei eskainitako 2 gida argitaratu dira, hastapen gida bat bata, eta prebentzio ordezkariei eskainia bestea; eta gai hau EHUko Udako ikastaroetan landuz.

Gaurkoan, VII Jardunaldietan laneko indarkeria landu da, jazarpen psikologiko kasuak ikertzeko teknika eta tresnak aurkeztu ditu Kalaluniako Generalitateak, Osasun arloan izan dituen esperientzia baikorrak azalduz, gurean arrisku psikosozialen prebentzioak izan duen eboluzioa ere aztertu da. Era berean, laneko indarkeriaren inguruko esperientziak eta hauei nola aurre egin zaien ere aurkeztu da, tartean Osakidetza, Gasteizko Udala eta Ertzaintza.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)