Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Visesa, “Etxebizitza arduratsuaren europar sarietan” finalista izan da, Gasteizen 30 etxebizitza berritzeagatik eta obretan lan segurtasunaren kudeaketagatik

2016-11-22

Visesa, Eusko Jaurlaritzako sozietate publikoa, bi aldiz izan da finalista Etxebizitza Arduratsuaren Europar Sarietan, etxebizitza arduratsuarekin konprometitutako enpresak biltzeko eta euren arteko praktika onak partekatzeko balio duen hitzordua. Lehendabiziko aitorpenak Ingurumen jasangarritasun kategorian, Gasteizko Zaramaga auzoan 30 etxebizitza eraberritzeko proiektuaren balorea argi utzi du. Bigarrenak,Giza baliabideen kudeaketa arduratsua kategorian, Visesak egiten dituen obretan lan-segurtasunaren kudeaketari babesa ematen dio.

Etxebizitza Arduratsuaren Europar Sarietan emandako finalista ziurtagiri hau ez da Zaramagako berritze energetikoaren proiektuak jasotzen duen lehenengo saria. Pasa den azaroaren 16an, Ismael Martínez Villa eta Ramón Ruiz Cuevas proiektuko arkitektoek Sari Nagusiko kategorian Green Building & City Solutions Awards saria jaso zuten. Berritze Jasangarria Marrakechen egindako Klima Aldaketari buruzko Nazioarteko Konferentziaren barruan.

Duela urtebete Laguardiako Koadrila kaleko 2-4-6, 30 etxebizitzetako blokearen berritzea amaitu zela. Proiektu horren helburua energia kontsumoa murriztea eta barne erosotasuna handitzea izan da, irisgarritasuna hobetzeaz gain. Horretan, Visesak jabekideen komunitateekin kolaborazio hitzarmen bat sinatuz lagundu du. Birgaikuntzaren xede nagusia energia kontsumoa asko murriztea eta barneko konforta areagotzea izan da, irisgarritasuna hobetzeaz gain, eragindako hiru atarietan igogailuak jarriz.

Era berean, eraikinaren inguratzailea berritu da, lurzoruen, fatxaden eta estalkiaren transmitantzia hobetuz eta arotzeria ordeztuz; bestetik, aireztatze-sistema mekanikoa sartu da, beroa etxebizitza guztientzat berreskuratu dezakeena, eta instalazio termikoak hobetu dira, kondentsazio hobea duten galdarak jarriz egungo galdaren ordez.  Bestetik, 3,6 kW-ko instalazio fotovoltaikoa ere sartu da. Autokontsumora bideratuko da horren ekoizpena, eta, horrela, komunitateko elektrizitate kontsumoa murriztuko da, batez ere, guztientzako guneetako aireztatze-sistema mekanikoa eta argiztapena sartuta. Proiektuak izugarrizko hobekuntza ekarri du energia egiaztapenean, `E klasetik’ ‘A klasera’ igaro baita, eta % 70eko aurrezpen teorikoa ekarri du berogailuan eta ur beroan. Proiektua adibide argia da, bai asmo handiko energia xedeei dagokienean, bai bizilagunekin lankidetzan aritzeko moduari dagokionean, horiekin jardun baita plangintzaren, egikaritzearen eta emaitzen monitorizazioaren fase guztietan.

Bestalde, 2005ean jada, eta etengabeko hobekuntzaren eta berrikuntzaren kulturari jarraiki, obra lanetako segurtasun eta osasun eremuaren segimendua egiteko berariazko jarduera sartu zen Visesan, sustatzailearen jarrera aktiboaren aldeko apustua eginez, legediak finkatutako zereginak betetzetik harago baitoa hori. Xede nagusia prebentzio eta lan gaietan balizko hobekuntza arloak hautematea da, langileen segurtasunean zuzenean zein zeharka eragin dezaketen arlo horiexek hautematea, alegia, eta sustatzailearen kudeaketan nahiz obra bakoitzaren kudeaketan daude bilduta horiek.

Visesaren jarduera, segurtasun eta osasun gaiei dagokienez, modu integratuan jorratzen da erakundearen barruan, eta helburu berberarekin; hots, sustapenen segurtasun baldintzak hobetzea prozesuko eragile parte-hartzaile guztiak kontzientziatuz, Visesak sustatzen ez dituen gainerako obretan domino efektua egon dadin. Lan hau da European Responsible Housing Awards-en aitortu dena.

2 iruzkin
  • @JGorbena
    2016-12-01

    Comentario de Twitter:
    Visesa, finalista de los “Premios europeos de vivienda responsable” por la rehabilitación de 30 viviendas en Vit... https://t.co/7eKzwY1z5Y

  • @JGorbena
    2016-11-22

    Comentario de Twitter:
    Visesa, finalista de los “Premios europeos de vivienda responsable” por rehabilitación de 30 viviendas en Vitoria.https://t.co/7eKzwYjauy

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)