Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

2016-2017 ikasturtean itsas-arrantzako ikasketak egiteko bekak iragarri dira (Gobernu Bilera 2016-11-22)

2016.eko azaroak 22

Guztira ia 134.000 euro inguru bideratuko dira beka horietara.

Gazteak sektorean sartzea errazten dute, horren bidez sektorea berritzen eta modernitzatzen jarraitzeko.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailak bekak iragarri ditu 2016-2017 ikasturtean Pasaiako Itsas-arrantzako Prestakuntza Zentroan, Bermeoko Itsas-arrantzako lanbide prestakuntzarako eskolan eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas-arrantzako lanbide prestakuntzarako eskolan egingo diren itsasketa eta arrantza ikasketetarako. Helburua da gazteei sektorean sartzeko erraztasunak ematea eta, horren bitartez, sektorean belaunaldi berriak sartzen eta sektorea modernizatzen laguntzea.

Laguntza guztiak batera 133.815 eurokoak izango dira gehienez ere, eta ohiko bizilekutik kanpoan bizitzeko gastuak finantzatzeko zein zentrora egindako joan-etorriak, jana eta ikasketa materiala finantzatzeko izango dira.

Bekak hautagaiek lortutako puntuazioaren arabera esleituko dira, eta hautagaiak esandako edozein eskolatan matrikulatuta egon beharko dira 2016-2017 ikasturtean. Puntuazioa, berriz, horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzorde batek ezarriko du. Puntuak irizpide hauen arabera esleituko zaizkio pertsona bakoitzari:

  1. Egingo duen ikasketa maila
  2. Ohiko bizilekuaren herritik eta ikasketa zentroaren herriaren arteko distantzia
  3. Eskatzailearen baldintza pertsonalak eta familiarrak
  4. Eskatzaileak edo bere familiak aurreko urtean eskuratutako diru sarrera gordinak, edozein dela ere sarrera horien jatorria

Baldintza horiek betetzen dituzten hautagai guztiek beka eskuratzeko eskubidea izango dute, eta bekaren zenbatekoa 2.404,05 euro izango dira gehienez ere eskatzaile bakoitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko