Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Milioi bat euroren laguntzak Eusko Jaurlaritzaren eskutik, akuikultura iraunkorra bultzatzeko (Gobernu Bilera 2016-11-22)

2016.eko azaroak 22

Batez ere berrikuntza, dibertsifikazio, efizientzia energetiko, animalien ongizate eta giza kapitalaren sustapenera bideratuta.

Akuikultura iraunkorra, modernizatua eta biodibertsitatearekiko errespetutsua dena garatzen duten enpresa berriak bultzatuko dira.

Azaroaren 22ko kontseilu bileran, Eusko Jaurlaritzak onarpena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko akuikulturaren sektoreari 2016an emango zaizkion milioi bat euroren laguntzak iragartzeko Ekomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Aginduari.

Eusko Jaurlaritza arrantza eta akuikulturaren sektore iraunkorra balioesten eta modernitzatzen jarraitzeko garatzen ari den politika erabakigarriaren zati bat dira laguntza hauek, eta hauei zuzenduta daude: pertsona fisikoei eta juridikoei, jada existitzen diren akuikulturako enpresak edo enpresa berriak, akuikulturako ekoizleen erakundeak edo erakunde horien elkarteak, aitortutako erakunde zientifiko edo tekniko publikoak edo pribatuak, baldin eta diruz lagungarritzat jotzen diren inbertsioak eta gastuak kontratatu, finantzatu edo egin badituzte.

Proposatutako laguntzak

Hauek dira akuikultura iraunkorraren eremuan diruz lagunduko diren laguntza lerroak:

  • Berrikuntza
  • Ekoizpenaren dibertsifikazioa, zentroen hobekuntza eta modernizazioa, produktuen kalitatearen hobekuntza, eta urmaelen edo lakuen berreskurapena.
  • Baliabideen efizientzia, uraren erabilera eta produktu kimikoen erabileraren murrizketa, birzirkulazio sistemak
  • Efizientzia energetikoaren eta energia berriztagarriaren hazkundea
  • Kudeaketa, ordezkapena eta aholkularitza zerbitzuak akuikulturako ustiategietarako.
  • Giza kapitalaren eta sareko lanaren sustapena.
  • Akuikulturako ekoizpen guneen ahalmena handitzea.
  • Akuikultura iraunkorrean diharduten enpresa berrien sustapena.
  • Animalien osasunerako eta ongizaterako neurriak.

2016an araututako laguntzak eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da Agindu hau indarrean sartzen den egunetik aurrera. Halere, Agindua argitaratu aurretik aurkeztutako proiektuak epe barruan aurkeztutzat joko dira, baldin eta 2016ko ekitaldiaren barruan sartu badira.

Eskbide orria Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritzaren bulegoetan egongo da eskuragarri, bai eta www.nasdap.ejgv.euskadi.net web orrian ere, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren menpeko Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritzara bidali beharko dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko