Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro baino gehiago inbertituko ditu Eibarko hiri ingurunea hobetzen (Gobernu Bilera 2016-11-22)

2016.eko azaroak 22

Diru-laguntza honi esker, Eibarko udalak Egigurentarren plaza, Bidebarrietako lorategiak eta Errebaleko erabilera anitzeko zentroa eraberrituko ditu.

Gobernu Kontseiluak, gaur, Eibarko udalarentzako 919.908,76 euroko diru-laguntza zuzena onartu du, bertako herritarren hiri-ingurunea mantentzera eta hobetzera bideratutako hainbat obra egiteko. 

Zehazki, Eusko Jaurlaritzak 641.736,29 euroko diru-laguntza emango du Egigurentarren plaza eta Bidebarrietako lorategiak eraberritzeko, eta beste 278.172,47 euro emango ditu Errebal kultur ekipamenduko eta erabilera aniztuneko eraikinaren obrak egiteko.

Diru-laguntza berri horiek gaur “Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoan” ere sartu dira. Plan hori Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.eus web orrian eskuragarri dago nahi duenak ikusteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko