NIK Patrika Digitala
Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Eusko Jaurlaritzak bere kargu publikoen “Kode Etikoa eta Jokabide Kodea” eguneratu du legezko azken lege aldaketetara egokitzeko (Gobernu Bilera 2016-11-22)

2016-11-22

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du euskal sektore publikoan eta administrazioan lan egiten duten kargu publikodunen “Kode Etikoaren eta Jokabide Kodearen Testu Bategina”. Ardura publikoko karguak betetzen dituzten pertsonen betebeharren eta eskubideen arloan onartutako arau berrien ondoriozko aldaketa bat da.  Horrela, testu berri honetan bilduta eta eguneratuta daude karguen funtzio publikoen erregulazioan aurrera egiteko eta sakontzeko legealdi honetan egindako lege-aldaketa guztiak.

Dokumentu berriaren berrikuntza nagusien artean, adibidez, “egozpen” hitzaren ordez “ikerketa” hitza erabiltzea azpimarratuko genuke, araudi berria adierazten den bezala. Halaber, kargu publikodunek, postuaz jabetzen direnean, euren diru-sarrerei eta jarduerei buruzko informazio guztia argitaratzeko baimena sinatzeko duten obligazioa ere azpimarratuko genuke. 

Euskal sektore publikoan eta administrazioan kargu publiko bat hartzen duten pertsona guztiek “Kode Etiko eta Jokabide Kode” hau sinatzeko obligazioa dute. 2013ko maiatzaren 28an jarri zen martxan eta, gaur arte, 350 kargu publiko inguruk sinatu dute.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @leireingurucom
    2016-11-23

    Comentario de Twitter:
    RT @Ekoiure: Actualización de la Ley 1_2014, sobre el Código de Conducta de los cargos públicos de la CAPV https://t.co/CW0lbdNHxY

  • Argazkia SN Robot
    @Ekoiure
    2016-11-23

    Comentario de Twitter:
    Actualización de la Ley 1_2014, sobre el Código de Conducta de los cargos públicos de la CAPV https://t.co/CW0lbdNHxY

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko