Euskaraldia
Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Euskadi izango da Autonomia Erkidegoen artean delituen “Biktimei Laguntzeko Aholku Batzordeko” lehen kidea (Gobernu Bilera 2016-11-22)

2016-11-22

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Espainiako Gobernuarekin eta Justizia Administrazioko gaietan funtzioak euren esku dituzten autonomia-erkidegoekin lankidetza-hitzarmen bat sinatzea, “Biktimei Laguntzeko Aholku Batzordean autonomia-erkidegoen ordezkaritza-sistema finkatzeko”.

Biktimei Laguntzeko Aholku Batzordea” Delituaren Biktimaren Estatutuaren uztailaren 27ko 4/2015 Legean eratutako organo aholku-emaile bat da, edozein motatako delituren biktima diren pertsona guztiei eman beharreko laguntzaren koordinazioa eta eraginkortasuna sendotzeko. Besteak beste, biktimen eskubideak errespetatzea eta laguntza-sistemaren funtzionamendu egokia zaintzen ditu. Zeregin horietaz gain, biktimei laguntzeko sistema aldizka aholkatzeko eta ebaluatzeko, eta babes-sistema integrala hobetzeko neurriak eta aldaketak proposatzeko eginkizuna dauka.

OSAERA ETA TXANDAKETA 

Batzordearen osaerari dagokionean, legearen arabera, Justizia Administrazioaren arloan eskuduntzak izango dituzten autonomia-erkidegoetako –Euskadi, Katalunia, Galizia, Andaluzia, Asturias, Kantabria, Aragoi, Nafarroa, Kanariak, Errioxa, Valentzia eta Madril– hiru ordezkarik osatuko dute:  Hiru pertsona horiek urtero txandakatuz joango dira. Horretaz gain, organoaren lehendakariordetza postua ere beteko dute; kasu honetan ere txandaka. Gainera, legean finkatuta dago txandakatze-ordena: autonomia-erkidegoen lehen estatutuak onartu zireneko dataren ordena jarraituko da; hortaz, Euskadi izango da kontseilu berriaren ordezkapena bere gain hartuko duen lehena. 

Lankidetza-hitzarmen hau datozen egunetan sinatuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko