Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak azaroaren 25a Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna dela eta adierazpen instituzionala onartu du

2016.eko azaroak 22

Gobernu Kontseiluak Kode etikoa eta Jokabide etikoa eguneratzea onartu du

Azaroaren 25a dela-eta, hau da, Nazio Batuen Batzar Nagusiak aitortutako “Emakumeenganako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna”, Eusko Jaurlaritzak indarkeria sexistaren espresio mota guztien aurrean bere gaitzespena agertu du gaur Gobernu Kontseiluan onartutako adierazpenean, gogoratuz indarkeria mota hau gizartean dagoen emakume eta gizonen berdintasun ezaren ondorio dela. 

Testu honetan Jaurlaritzak bere konpromisoa adierazten du emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan lan egiteko, bereziki haur eta gazteekin, eta beharrezkoak diren baliabideak eskainiz, era honetara, errespetuan, askatasunean, autonomian eta berdintasunean oinarritutako harremanak eraiki ditzaten. Eta gogoratu nahi du berdintasun politikak direla era honetako indarkeriak eragiten duen arazoa konpontzeko bidea, izan ere, emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen berdintasun ezaren erakusle latzena baita.  Zentzu honetan, Jaurlaritzak bere sail guztiek Emakunderekin batera alor honetan duten lan koordinatua eta inplikazioa berresten du. 

Bestalde, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du ere euskal sektore publikoan eta administrazioan lan egiten duten kargu publikodunen “Kode Etikoaren eta Jokabide Kodearen Testu Bategina”. Ardura publikoko karguak betetzen dituzten pertsonen betebeharren eta eskubideen arloan onartutako arau berrien ondoriozko aldaketa bat da.  Horrela, testu berri honetan bilduta eta eguneratuta daude karguen funtzio publikoen erregulazioan aurrera egiteko eta sakontzeko legealdi honetan egindako lege-aldaketa guztiak. 

Bileran honetan ere Eusko Jaurlaritzak onarpena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko akuikulturaren sektoreari 2016an emango zaizkion milioi bat euroren laguntzak iragartzeko Ekomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Aginduari. 

2016-11-22 gai-zerramda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko