Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskal Hiria kongresua: “hiria inoiz ez dago bukatuta, eta espazio zaharrak aukera berriak dira”

2016.eko azaroak 22
  • LAGek proposatzen dute hiriak “artikulatzea” zerbitzuak eta biztanleria orekatzeko, eta landako exodoa saihesteko, 12 “eraldaketa-ardatzen” bitartez
  • Fernando Bajo arkitektoa:“LAGei esker aldatzen ari den gizarte batera egokituko den hirigintza-eredu ezberdin bat garatzeko ideiak ‘elkartu” ahal izan dira
  • Abarrategi eta Burgués:“hiria inoiz ez dago bukatuta, eta bertako espazioak erabilera konbentzionalen pareko erabileretarako aukera berriak dira”
  • Marinero:“garrantzitsua da lehendik dagoenaren gainean jardutea herri eta hirietako errealitatea hobetzeko, baina beti diagnostiko egoki baten ondoren”

 

Euskal Hiria Kongresuaren XV. edizioan hiri-habitata eta hiri finkatua aztertu dira, biak ere Lurralde Antolamenduaren Gidalerroetan garatutako alderdiak dira hirien egungo egoeratik abiatuta. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren ordezkari José Ramón Varelak azpimarratu du gure lurraldean hiriek, eta bereziki, hiriburuek, duten pisu demografikoa, eta adierazi du hirien diseinua aurreko mendeko 50eko hamarkadako hazkundearen ondorio dela argi eta garbi.

 

Varelaren esanetan “LAGen berrikuspenak proposatzen du hiriburuak eta hiri ertain eta txikien sarea ‘artikulatzea’ zerbitzuak eta biztanleria orekatzeko, besteak beste, landako exodoa saihesteko. Horretarako sortu da ‘eraldaketa-ardatzak’ kontzeptua; guztira 12 dira eta helburu eta gidalerro ezberdinak dituzte”.

 

Fernando Bajo UPV/EHUko Arkitektura Eskolako irakaslea da, eta bere saioaren ardatza izan dira smartcities edo hiri adimendunak, eta adibide moduan Gasteizko Koroatze auzoan egindako prozesua erabili du. Adierazi du 11 milioi euroko laguntza jasoko duela Europatik aktibatu eta eraldatzeko, eta, Bajo irakaslearen esanetan, “urbanismo ugari eta IKT gutxi dago bertan”.

 

“Plangintzarik gabeko auzo bat da, biztanleriak alde egin zuen bertatik eta ‘muga lausoak’ zituen, ekipamenduak behar ditu eta kalea berreskuratzeko premia du. Esku-hartze asko eta asko barruko eremuak edo etxadietako patioak berreskuratuz egin dira, herritarren eskaerak eta berriz auzora itzultzeko jende askoren asmoa kontuan hartuta gauzatu dira", esan du irakasleak. Bajo irakaslearen esanetan, LAGei esker “aldatzen ari den gizarte batera egokituko den hirigintza-eredu ezberdin bat garatzeko bidean aurrera egiteko ideiak elkartu dira”.

 

Bestalde, Ane Abarrategik eta Irati Burguések “hirietan dauden trantsizioko espazioen edo hutsik dauden, erabiltzen ez diren eta zaharkituta dauden espazioen” aipamenak sartu dituzte LAGak hobetzeko proposamenetan, eta “egoera berean dauden espazio industrialak ere kontuan hartzearen” alde agertu dira, horien gainean ere jardun daitekeela eta behin betikoak ez diren erabilerak emateko.

 

Abarrategik eta Burguések Donostiako campuseko Carlos Santamaría Zentroan zehaztu dutenez, “kontuan hartuta hiria inoiz ez dagoela bukatuta, espazio horiek aukera ematen dute ezaugarri horietako espazioei erabilerak elkarlanean emateko, espazio horiek konbentzionalen pareko proposamenen bitartez kudeatzeko”.

 

Beren ikerlana egiteko hiri ezberdinetako 17 jarduera arrakastatsu aztertu dituzte Abarrategik eta Burguések, eta horiei esker baieztatu ahal izan dute administrazioen eta herritarren arteko lan bateratuari esker administrazioen jabetzakoak diren eta erabiltzeko “lagako” lituzketen hiriko espazioak “suspertu” daitezkeela.

 

Angel María Marinerok, Gaztela eta Leongo Juntako Sustapen eta Ingurumen Saileko Etxebizitza, Arkitektura eta Urbanismoko zuzendari nagusiak hiri-berroneratzea aztertu du, “hirigintzaren eta gizartearen ikuspegitik”.

 

Marinerok nabarmendu du garrantzitsua dela “lehendik dagoenaren gainean jardutea herri eta hirietako errealitatea hobetzeko, baina beti errealitatearen diagnostiko egokia egin ondoren”.

 

“Burgos, León, Valladolid eta Palentziako hainbat auzotan egin dira berroneratze-lanak, baina baita herri txikietan ere, eta herritarren erantzuna erabat positiboa izan da”. Marineroren esanetan, hiria berroneratzeak berebiziko garrantzia du hiriek “jasangarritasunerantz aurrera egiteko”, enplegua sortzeko, hiriak biziberritzeko eta lehendik dagoena  behar bezala aprobetxatzeko”. “Plangintzan hiri-berroneratzea sartzea garrantzitsua da oso”, azpimarratu du Gaztela eta Leongo Juntako zuzendariak.

 

XV. Euskal Hiria Kongresua amaitu egin da berbertaratutako pertsonekin eginiko parte-hartze ariketa baten ondoren. Hala ere, eztabaida honen aurretik kongresuak so egin dio Baliabideen mugikortasun jasangarri eta kudeaketa jasangarriari.

 Eusko Jaurlaritzako ordezkariek “efizientzia energetikoa areagotzearen” eta energia berriztagarrien erabileran eta autoefizientzia energetikoaren bidean  hurrats sendoak ematearen garrantzia azpimarratu dute.

 LAGak aurre egin behar dion beste erronka bat mugikortasun eta logistikarena da, mugikortasun multi-modala, motorizatua edota burdinbideena, aeroportuarioa eta portuena hobetzea erronka argia izanik administrazioarentzat; ostera, mugikortasun biarioan azpiegitura berrien eraiketaren aurrean daudenen hobekuntza lehenestearen aldeko apustua egin da. Beste helburuetako bat EAE nazioarteko merkantzien garraiorako “lotune logistiko” bilakatzea da.

  “Mugikortasun jasangarriarekiko kezka globala da”. Honela hasi du bere interbentzioa Idom-eko  Concepción Ortegak, CPAVeko biztanleriaren %72ak lasta hiriburuetan bizi eta lan egiten duela gogorarazi zuen berak.

 Autoan galdutako orduak eta hiriko kutsadura hiriak automobilarentzat diseinatuta egotearen emaitza dira eta autonomil horientzat, hain zuzen ere, ostu da espazioa hirietan. Jakina da, ondorioz, ezin dela “mugikortasuna planteamendutik atera” eta oso haintzat hartzekoa da azpiegitura desberdinek duten inpaktua bai hiriarengan eta baita haien erabiltzaile ez diren pertsonengan.

 “Jasankortasuna lurraren erabilera efiziente bat egitean datza, autoari lekua kenduko lioken lurraren banaketa”, halaber sare ziklisten eta peatonalen hobekuntzan, garraio modu egokienak bateratuz, ez aurrez aurre ipiniz. “Hirietan garraiobideen arteko oreka egokia aurkitu behar da eta  lana egin behar da isuriak murrizteko irtenbide berritzaileetan.

 

 Begoña Castillok  (Aclima-ko Normatiba eta Kalitate Arduraduna) txalotu du LAGek Ekonomia Zirkularraren printzipioak haintzat hartzea, alabaina, oraindik beharrezkoa da parte-hartze prozesuak garatzea; izan ere, horrekin hiritargoak istalazio eta beharren gainean duen “ikuspegia aldatzeko”modua egingo da. Gainera, beharrezkoa izango da eusko jaurlaritzako sailak euren artean koordinaturik egotea oinarri diren premisak kontuan har daitezen.

 

Izenak ematen du pistarik onena, zirkulua istean datza, produktuak eta zerbitzuak ahalik eta denbora gehien mantentzea zirkulazioan, honela ingurugiroan garrantzi handia duten helburuak lortuz, hondakinen sorrera murriztea esaterako.

 

Berziklatzea, produktuen biza agortu arteko berrerabilpena, refabrikazioa-  produktuei bere errendimendu originala itzuliz- eta eko-diseinua dira Ekonomia zirkularra sustatzen den oinarriak, zeinak baduen produktu baten bizitza fase guztiei heltzen dien“ekintza plan bat”; honek lur birjinaren erabilera egon ez dadin esparru honetan lan egiten duten enpresei zoru erreserbatzetik lurraren gestiorainoko neurriak hartzea eskatzen du.

 

 Aitor Oregi izan da kongresua isteko arduraduna, honek bilatzen duen euskal Estrategia Energetikoaren berri emanez; beste hainbat helbururen artean, energia berriztagarrien erabilera 2030erako %125 batean areagotzea bilatzen du, garrantzi nabarmena emanez energia eolikoari eta biomasatik lortutakoari, honela bere inportazioa gutxituz. Beste helburu bat eskari energetikoa %17 batean jaistea eta aurreratzen eta “sendo” lan egiten jarraitzea energiaren “deskarbonizazioan”.

 

Hauen lorpenerako eta beste oinarrizko helburuenerako, zeinetako batzuen garapenak krisi ekonomikoaren galgarekin topo egin duten 8 jokaera ildo estrukturatu dira, Oregiren hitzetan, LAGekin gurutzatzen direnean “interelazio oso markatuak” adierazten dituztenak.

 

Eusko Jaurlaritzak energiara “heltze berdintasuna bermatu” nahi du eta markatutako helburuak kontuan harturik aurrera eraman behar diren jarduketen inguruko “herrialde mailako analisi global bat burutzeko asmoa du.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ane_ttipi
    2016.eko azaroak 23

    Comentario de Twitter:
    Resumen del Congreso Euskal Hiria: “la ciudad nunca está terminada y los viejos espacios suponen oportunidades” https://t.co/nw4qbWAZ7r

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)