
Eusko Jaurlaritzak Joxe Mari Korta 2016 sariak banatu ditu
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzak urtero banatzen dituen Joxe Mari Korta 2016 sariak eman ditu. Tapiak emakumeak enpresaren esparruan ikusgai egiteko premia nabarmendu du eta, ildo horretan, bere poza erakutsi du sarituen artean bi emakume daudelako.
Aurten makina-erremintaren, etxeko altzarien, ekitaldi-zerbitzuen eta mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreko gizon-emakumeak saritu dira. Hauek izan dira edizio honetako sarituak:
- Jesús Bilbao Aizpiri, BIDETIK Fundazioak proposatuta
- Matilde Elexpuru Soloaga, CEBEKek proposatuta
- Maria Luisa Galardi Aduriz, ADEGIk proposatuta
- Jesús Martínez-Bujanda Irribarria, SEAk proposatuta
Sailburuak sarituen jardueraren dibertsifikazioa nabarmendu du, baita emakumeen izenak egotea ere. “Enpresa-jarduera gizon eta emakumeen arteko bizikidetza-espazio bat da, baina ordezkaritza-eskasia bat dago botere- eta erabaki-organoetan, eta hori gainditu gabeko irakasgai bat da, gogoeta behar duena”, esan du.
Arantxa Tapia sailburua buru izan duen epaimahaia Eusko Jaurlaritzaren, Confebask, Adegi, Cebek eta SEA enpresari-elkarteen eta Bidetik Fundazioaren ordezkariek osatu dute, eta pertsona hauek enpresaren esparruan egindako lana nabarmendu eta eskertu nahi izan dute epaimahaikideek.
(*) Hemen aurkitu dezakezu sarituei buruzko informazio gehiago