Elkarlan Sariak
Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Innerarity: “kontzeptua “lurralde adimentsua” da, eremu teknologikotik haratago, eta osagai sozialak eta kulturalak ardatz hartuta”

2016-11-21
  • Euskal Hiria XV. Kongresua Donostian
  • Jesús Ibarluzea jaunak azpimarratzen du “berdeguneen dotazio handiagoak eta hiri “lagunkoiek” osasunean duten eragina”
  • Santiago Peñalba: “lurralde-antolamenduak helburu sektorialetara zabaldu behar da eta “plangintza integratu” batean oinarritu, “plan malguak” baliatuta.
  • Izaskun Iriarte: “abenduan, erakunde eta pertsona adituen zein parte-hartzaileek egindako ekarpenak aztertuko dira. Horiek Bilbon abenduaren 12an, Donostian abenduaren 13an eta Vitoria-Gasteizen abenduaren 20an izango diren jardunaldietan jasoko dira”

 

Daniel Innerarity Filosofiako katedradunak hartu zuen parte Euskal Hiria XV. Kongresuan eta teknologiari baino are gehiago “lurralde adimentsu” kontzeptuari eman zion garrantzia, giza eta kultura osagaiak ardatz hartuta.  Osotasunaren eta tokikoaren arteko giltzadura eta lotura, irabazlerik eta galtzailerik gabea da Innerarityk babesten duen ideietako bat; izan ere, inor ez dagokio komunitate bakar bati, erlazio-espazio batean bizi baikara, eta etsai oinarrizko bat dugu: “ezjakintasuna”.

 

Innerarityk “adimen kolektiboa”, “ezagutzaren gizartea” aintzat hartzera emandako pausua txalotu zuen, zeinetan aditua “sistema” den eta ez norbanakoak eta zeinetan aberastasuna “kapital sozialak” bereizten duen.

 

Gizartearen eskura hausnarketarako guneak jartzea eta sormenaren bitartez ezagutza ekoizteko molde berriak ugaritzea dira Innerarityk nahitaezkotzat jotzen dituen premisak, betiere, bazterkeriarik eza, heterogeneotasuna eta informaltasuna oinarri hartuta; eta horretarako, gobernu ez hain hierarkizatuak bultzatzen ditu, “harremanetan oinarritutako gobernantza” eta “ezagutza bere zabalean”, “parte-hartze eta zuzendaritza politikoarekin” batean ariko dena.

 

Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako ordezkariek azaldu zuten atzo zeintzuk diren Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenean aztertu diren zeharkako gaiak.

 

Generoaren ikuspegia abiaburu hartuta, 2005eko Emakumeen eta Gizonezkoen arteko Berdintasun Legearen inguruan egituratzen dena, lurralde antolamenduko gaietan aintzat hartu beharreko atalek eguneroko bizimodua, zaintzaren hirigintza eta lurralde inklusiboaren kontzeptua izan behar lituzkete jomuga.

 

Klima-aldaketari emango zaion arretak aldaketa horiei aurre hartzea eta eragingo dituen ondorioak urritu eta egokitzea bideratu beharko du; Osasun gaietan, berriz, osasunaren aldeko hirigintza eta berdintasunaren ideiak dira ardatz.

 

Atal honetan, Jesús Ibarluzea medikuak berariaz azpimarratu zuen eremu berdeak eraikitzeak edo hiri “lagunkoiak” diseinatzeak zenbateko eragina duten osasunean, are nabarmenago osasun mentalean. Euskarari dagokionez, erabileraren “arnasgune” diren tokien biziraupena bultzatu ez ezik, lurralde antolamenduak bideratu ere egin behar ditu, hiri eremuetan batik bat, euskara hauspotuko duten elkarreragin, jolas, gozatzeko guneak sortuz. Irisgarritasun unibertsala da zeharkako ardatz modura bereizitako beste kontzeptu bat, hau da, guztientzako hiriak diseinatu behar dira, aukera-berdintasuna lehenetsiko duen diseinua.

 

Zeharkako auzi guzti hauei beste bat erantsi behar zaie: lurraldeen arteko harremana, Euskadik duen kokaleku estrategikoaren ondorioz izugarrizko garrantzia baitu.

 

Nolanahi den ere, Santiago Peñalba arkitektoaren hitzetan, lurraldearen antolamenduak gain hartu behar die sektoreko helburuei eta “plangintza integratua” izan helburu, plan malguak garatuz, non epeak betetzeak berebiziko garrantzia duen.

Inguru fisikoa, landa eremua eta paisaia,

Euskal Hiria Kongresuko lehen jardunaldiak amaiera gisa inguru fisikoari, landa eremuari eta paisaiari egin dio so, zeinak funtsezko garrantzia duen LAGen azterketan eta zeinetan udalerri bakoitzaren ekarpenak hartuko diren kontuan.

LPPetan eta LAGen norabidean integratzen diren neurri espezifikoen proposamenaren bitartez, landa eremuaren eta inguru urbanoaren “elkarloturan” aurrera egin nahi da, baita laborantza sistemaren eta paisaiaren babes neurrien aplikazioan, zeinak izaera historikoko edota babes bisualaren pertzeptzioak biltzen dituen.

 

María José Ainzek ingurune fisikoan jarri du begirada, hau “zoru ez-urbanizagarri” bezala ulertuz, zeinak EAEko lurraldearen %93a hartzen duen eta “edozein planifikazio tresnatan funtsezko elementu” bezala ulertu behar den.

 

Ingurune fisikoaren gainean lan egin behar denean, honen “zama gaitasuna”, ekimenak barne hartzeko gaitasuna eta bere “hauskortasuna” hartu behar dira kontuan, honela “lurralde erresiliente” bat antolatuko duten proposamenen taxutze batera bidean aurrera egin ahal izateko.

 

LAGen 2016ko aurrerapenean lurzorua 6 kategoriatan bereiztea proposatzen da: babes berezikoa; ingurumenaren hobekuntza; basoa; nekazal-abeltzaintza eta landa; mendi-larreak eta azaleko uren babesa; betiere aintzat harturik ez dela “erabili gabeko lorzoruen” gainean lan egiten. Ainzen hitzetan indartu egin behar da Azpiegitura berdearen kontzeptua, non “ingurune fisiko guztia” jasoko den, hartara, era honetara, modu egokiagoan jokatzeko.

 

“Gure ingurunean nekazaritzaren lana baino gauza bertako eta egiazkoagorik ez dago”. Hitz hauekin eman dio hasiera Yolanda Armentiak mintzaldiari. Nekazaritzak eta abeltzaintzak Euskadin duten izaera estrategikoa indartzearen alde egin du, sektore honi “elikaduraren eta elikagaien subiranotasunaren” iturri gailen irizteagatik, landa eremuan enpleguaren sortzaile eta ingurumenaren babesean eta lurraldearen antolamenduan ardatz izateagatik.

 

Armentiak bere egin du nekazaritza sektorearen aldarria, lurra eta ura baliabide ez berriztagarritzat hartzekoa eta berdintasunaren kontzeptua azpimarratu du (landa eta hiri inguruneak antzeko zerbitzuak izan ditzaten); halaber, “borondate politikoa” eskatu du Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialak, LAGen sartua dagoenak, nekazal-lurren babesgarri modura erabilgarritasunik izan dezan.

 

LAG eta horren berrikuspenak eredu inklusibo eta sozialagoa sortzen lagundu behar lukeela uste du eta “lurralde eredua berraztertzeko” ekarpen eta proposamen berriak jasoko dituen hildoa sortzeko bide eman du; eredu honek lurra okupatzeko molde berriak eskatzen ditu, nekazal lurrak galtzea saihestuko dutenak.

 

Carles Castellek Bartzelonan gauzatu den Sit Xell esperientziaren berri eman du eta bere hitzaldia ideia baten gainean eraiki du: “baldin eta funtzio ekologiko bat badago zerbitzuak hornitu eta onurak dakartzana, hori desagerraraziko duten talkak saihestu behar dira”.

 

Nola egin hori, baina? Honen gainean teoria anitz dago, besteren artean, zerbitzu horiei moneta-balioa emateko eskatzen duena. Ordea, beharrezkoagoa da egitate honen kontzientzia hartzea eta helburu hori jomuga, kataluniar esperientziak mapa fisikoak zerbitzu-mapa bihurtu ditu eta honelako egitateak jasotzen ditu: polinizazioa, airearen iragazpena, konektibitate ekologikoa, eta abar.

 

Azterlan honetan “balorazio-mapekin” lan egin zuten, “habitat-mapen” aldean; mapa horiek adituek osatu zituzten, izan ere eremu baliotsuenak edo hauskorrenak bereizten uzten zien. Hitz labur esanda, aipatutako lanean “lurraldea sistematzat” hartu zen, alderdi plural eta anitzagoak aztertuz.

 

 

Paisaia “lurralde baten espazio-adierazpen eta bertan bizi den gizartearen isla” modura ulertzen bada, aisa uler daiteke gizarteak paisaia horiek “erakargarri eta zainduak” izateko egiten duen aldarria.

 

Paisaia zaintzeko beharrezkoa da, Pablo Sánchez´en hitzetan, antolamenduari buruzko agirietan jasoko diren “baliabide erabilgarriak sortzea”, eragin daitekeen esparruetan “proposamen berariazkoak” eginez.

 

Donostiako eta Debabarreneko Paisaiaren Katalogoa garatzean parte-hartze prozesu bat landu da, zenbait akats diagnostikatuak zirela, eta herritarrek paisaiaren gainean zuten pertzepzioa ebaluatu da, baliorik gehien aitortu zaien guneak bereizi dira eta adostutako proposamenak mamitzen lan egin da.

 

Horretarako, 160 kontaktu gauzatu dira eta erredakzio taldeari ikusarazi dio beharrezkoa dela parte-hartze prozesuetan toki-administrazioaren laguntza izatea, abian diren plangintzak koordinatzea, hizkera irisgarria baliatzea eta debatearen mugak zedarritzea.

 

Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) ingurune físico, landa eta paisaian lantzen diharduen lantadeak prozesu honen berri eman du eta “hasierako fasean” dagoela adierazi du.

 

LAGen berrikuspenaren ingurumen-ebaluazioa hiru eremu handiren gainean egiten da: lurraldearen helburuak; Natura 2000 Sarearen eta babestutako guneen gainean izan dezakeen eragina; eta ingurune fisikoaren antolamendua.

Betiere herritaren parte-hartze prozesua bultzatuz, Ekos-eko taldea etorkizunari begira, ingurumen gaietan Erakunde Adierazpen Estrategikoa hezurmamitzea bideratuko duten proposamenak jaso zain dago; horrekin, besteak beste, “oinordetzan jasotako auziak bideratzea eta kontziliazioan aurrera egitea” du helburu. Hasierako agiri honek, besteak beste, berrikuspenaren xedeak eta zabala mugarritu, jokamolde-aukera anitzak aztertu, aipatu berrikuspenaren garapen aurreikusgarria mahairatu edo ingurumeneko balizko talkak begitantzen ditu.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Daniel Innerarity, Santiago Peñalba, JM Ibarluzea, Jesús María Erquicia, Helena Biurrun,