
IVAPeko Zuzendariak "Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren aplikazio judiziala" jardunaldia inauguratu du
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendari, Maite Iruretagoienak eman dio hasiera gaur “Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren aplikazio judiziala” jardunaldiari, eta gaur eta bihar egingo da Donostiako Miramar Jauregian.
IVAPen Zuzendariaren esanetan, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunaren aplikazioa "herritarren eskubideak bermatzeko oinarrizko ardatza da, eta horren interpretazio judizialak funtsezko balioa du Zuzenbidearen esparruko profesionalentzat, edozein arlotan jarduten dutela ere”.
Eta, hain zuzen ere, horregatik, Maite Iruretagoienak bere esku-hartzean adierazi du topaketa honek “abiapuntu berria behar du izan gure erakundeetako aplikatzaile juridikoak prestatzen eta sakontzen jarraitzeko, betiere azken helburutzat hartuta horiek eta herritarrei ematen dieten zerbitzua hobetzea”.
Jardunaldia Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseak antolatu dute, eta bertan parte hartuko dute Auzitegi Goreneko hainbat jurisdikziotako magistratuek eta Unibertsitateko izen handiko hainbat irakaslek.