Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak hasiera eman dio “Kirol-ikuskizunak, indarkeriak eta genero-ikuspegia” jardunaldiari

2016.eko azaroak 22

Emakundek sustatutako XIII. Berdintasunerako Gunearen barruan

Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak hasiera eman dio gaur Bilbaon “Kirol-ikuskizunak, indarkeriak eta genero-ikuspegia” jardunaldiari. Topaketa horren helburu nagusia da generoaren ikuspegitik aztertzea kirol-ikuskizunetan gertatzen diren indarkeria era desberdinak eta indarkeria horiei aurre egiteko moduak. Jardunaldi hori sartzen da Emakundek antolatutako XIII. Berdintasunerako Gunearen barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako VI. Planaren barruan eta Segurtasun Sailaren Berdintasunerako Programan (2014-2016).

Estefanía Beltrán de Heredia sailburuak gaur goizean Bilbon inauguratu duen jardunaldiak kirolari, indarkeriari eta berdintasunari buruz gogoeta egiteko topagunea izan nahi du. Arlo horretan adituak diren pertsonek gai horri buruz gogoeta egingo dute balioen ikuspegitik,  baita kirolaren bidez maskulinitate hegemonikoaren eraikuntzari buruz, askotariko identitateen kontrako indarkeriei buruz eta kirol-ikuskizunetan emakumeen kontrako indarkeriari buruz.

Topaketa Eusko Jaurlaritzak Bilbaon duen egoitzan egingo da (Kale Nagusia, 85), goizeko bederatzietatik arratsaldeko ordu bietara. Sailburuaren inaugurazioaren ondoren, haien txostenak aurkeztu dituzte Amelia Barquín eta Izaskun Uribesalgo Mondragon Unibertsitateko irakasleek. Txosten horietan balioen ikuspegitik aztertu dituzte kirola, indarkeria eta berdintasuna. Ondoren, Xabier Odriozola antropologoak eta berdintasunaren aldeko gizon taldeen sustatzaileak kirolean indarkeria erabiltzearen legitimitateari buruz eta maskulinitate hegemonikoaren ereduari buruz hitz egingo du, eta bestelako ereduak proposatuko ditu. Jardunaldiari Ainhoa Azurmendi kirol-aholkulariak eta generoan adituak emango dio amaiera. Kirol-ikuskizunetan emakumeen kontrako indarkeria formez hitz egingo du. Dorleta Ugalde kirol-teknikariak bideratuko du jardunaldia.

Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuak itxiko du jardunaldia.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @kirolhezitzaile
    2016.eko abenduak 16

    Comentario de Twitter:
    "Kirol-ikuskizunak, indarkeriak eta genero-ikuspegia” jardunaldia entzun nahi?
    https://t.co/CpXh2wnZCv bertan hizlari adituko koord.-ak

  • @Bamenabar
    2016.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    Interesgarriak Jardunaldi hauek, “Kirol-ikuskizunak, indarkeriak eta genero-ikuspegia” jardunaldiari https://t.co/0zq9p9NKu2

  • @AthlonKoopE
    2016.eko abenduak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @IkerEtxebe: Amelia Barquín eta Izaskun Uribesalgo; “Kirol-ikuskizunak, indarkeriak eta genero-ikuspegia” https://t.co/GEeF8b25Wn Oso in…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)