Birikietako Minbiziaren Europako Astea
Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

Euskadi, bere bikaintasun esparru propioan oinarrituz Hezkuntzaren arloan EFQM aitorpena emateko ahalmena duen lehen nazio europarra

2016-11-21
  • Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua Léon Tossaint EFQM* –Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioa– erakundearen zuzendari nagusiarekin bildu da, gaur goizean, Bruselan.
  • Eusko Jaurlaritzak EFQM aitorpena eman ahal izango die, bere kudeaketa-eredua erabiltzen duten Lanbide Heziketako ikastetxeei eta hezkuntza-sistemako gainerako ikastetxeei.

Lehen aldiz, Europako gobernu batek, bere bikaintasun-esparru propioan oinarrituz, hezkuntzaren arloan EFQM aitorpena eman ahal izango du. Duela gutxi, eta Lanbide Heziketako Sailburuordetzak egindako eskaera baten ondoren, Kalitatearen Kudeaketarako Europako Fundazioak –EFQM– eskubide hori eman dio Eusko Jaurlaritzari.

Gaur goizean, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Léon Tossaint EFQM erakundearen zuzendari nagusiak bilera egin dute Bruselan.  Bertan, bi agintariek, Euskadin garatutako kudeaketa, autoebaluazio eta hobekuntzako ereduaren gaitasuna aztertu dute, azkenean bere erabiltzaileei aitorpena egiteko ahalmena ematen dien eredua.

EFQM fundazioaren arduradunekin egindako bileran, Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide Heziketak, kudeaketaren bikaintasuna lortzeko asmoz, azken 3 hamarkadetan egindako ibilbidea azaldu du sailburuak. Ibilbidea 90eko hamarkadaren amaiera aldera hasi zen, zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko ISO 9001 arauan oinarritutako kudeaketa-sistema bat ezarriz. Aurrerago, EFQM eredua hartu zuen kudeaketaren bikaintasun-erreferentzia gisa, esparru propioa lortzeko bidean aurrera egiten jarraitzeko.

Bilera horretan sailburuak azpimarratu du, ereduaren jabetza intelektuala Eusko Jaurlaritzak erabiltzeko EFQM fundazioarekin lortutako akordioak honako hau suposatzen duela: “autoebaluazioko tresnarako zein esparrurako EFQM-Hobbide EFQM dela aitortzea. Une horretan jakinarazi zitzaigun Europako hezkuntza-esparruan bakarrak ginela –eta hala izaten jarraitzen dugula–”. Europako Legebiltzarraren gomendioa betetzeko, Europako Komunitateko estatu bakar batek ere ez du EFQM bezalako izen handiko nazioarteko erreferente bat erabiltzea aukeratu.

Kudeaketa-ereduko euskal sistema

2006. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak irakaskuntzaren esparruan kudeatzeko, autoebaluatzeko eta hobetzeko bere eredu propioa garatzen eta egokitzen joan da. “EFQM-Hobbide” izeneko kudeaketa-eredu hori, hasieratik, EFQMan bildutako edukietan eta gomendioetan oinarritu zen, baina euskal gizartearen eta bere hezkuntza-sistemaren errealitatera egokituz.  

Horrela, 2015. urtean, eta “Hobbide” kudeaketa-markoa aztertu ondoren, EFQM fundazioaren arduradunek honakoa adierazi zuten: eredu horrek betetzen dituela EFQM-k berak bere prozesuetan eskatzen eta zehazten dituen kalitateko eskaerak eta estandarrak.  

Orain, aitorpen hori osatu egin da. EFQM fundazioak ez du Euskadin egindako kudeaketa-eredua homologatzen bakarrik; horretaz gain, finkatutako eskakizun-mailak gainditzen dituzten ikastetxeei EFQM-Hobbide aitorpenak emateko aukera eskaintzen dio Eusko Jaurlaritzari.   

*EFQM – European Fundation for Quality Management

EFQM egoitza Bruselan duen irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Kalitatea hobeto ebaluatzeko egitura metodologiko bat sustatzeko helburua dauka.

Europako Batzordearen babesarekin, Europako 14 konpainiak (Bosch, BT, Bull, Ciba-Geigy, Dassault, Electrolux, Fiat, KLM, Nestlé, Olivetti, Philips, Renault, Sulzer eta Volkswagen) 1988an sortua, Fundazioak funtsezko papera betetzen du erakunde europarren eraginkortasuna eta efizientzia handitzeko, eta hauen jardueren alderdi guztietan kalitate hobea eskaintzeko. Sortu zenetik, EFQM fundazioa erakunde europar sendoak sortzen laguntzera bideratu da, erakunde horiek, euren negozio-prozesuetan eta euren langileekin, bezeroekin, akziodunekin eta diharduten komunitateekin dituzten erlazioetan erabateko kalitatea administratzeko printzipioak gauzatzeko.   

8 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @ingegoros
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: @Gob_eus #euskadi #basquecountry excelencia #UE calidad @EFQM #education # #fp @FPeuskadi https://t.co/kp39jVdEjf http…

  • Argazkia SN Robot
    @yolandadurango
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: @Gob_eus #euskadi #basquecountry excelencia #UE calidad @EFQM #education # #fp @FPeuskadi https://t.co/kp39jVdEjf http…

  • Argazkia SN Robot
    @aarranzcad
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: @Gob_eus #euskadi #basquecountry excelencia #UE calidad @EFQM #education # #fp @FPeuskadi https://t.co/kp39jVdEjf http…

  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus #euskadi #basquecountry excelencia #UE calidad @EFQM #education # #fp @FPeuskadi https://t.co/kp39jVdEjf https://t.co/llplTDjHEa

  • Argazkia SN Robot
    @FPeuskadi
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: @Gob_eus #euskadi #basquecountry excelencia #UE calidad @EFQM #education # #fp @FPeuskadi https://t.co/kp39jVdEjf http…

  • Argazkia SN Robot
    @CamiladeEpalzaA
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi @Gob_eus bikaintasun esparru propioan oinarrituz #Hezkuntzaren @FPeuskadi arloan lehen nazio europarra https://t.co/r0pZ4p3ULo

  • Argazkia SN Robot
    @EFQM
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    RT @CamiladeEpalzaA: @Gob_eus #euskadi #basquecountry excelencia #UE calidad @EFQM #education # #fp @FPeuskadi https://t.co/kp39jVdEjf http…

  • Argazkia SN Robot
    @PilarEtxebarria
    2016-11-21

    Comentario de Twitter:
    Es que los vascos somos la h...
    Euskadi primera nacion europea con reconocimiento EFQM en educación
    Euskadi. https://t.co/TS9qOi7upF

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)