Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik Euskadiko lurraldearen erabilerak 2040ra arte markatuko dituen estrategiaren aurrerapena aurkeztu du

2016.eko azaroak 21
  • Euskal Hiria Kongresuaren XV. edizioa hasi da Donostian
  • LAGen Berrikuspenaren Aurrerapena: Lurralde Eredua. Lurraldea 2040
  • “Lurraldea mugatua denez, hirien hazkundea mugatu behar dugu, eta birgaitzera, berroneratzera eta birdentsifikaziora jo behar dugu”

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik gaur goizean aurkeztu du Euskadiko lurraldearen erabilerak 2040ra arte markatuko dituen estrategia berriaren aurrerapena, Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak eguneratzeko prozesuaren baitan; izan ere, "bada zer hobetu, eta horri erantsi behar zaizkio zeharkako alderdi berriak generoaren, klima-aldaketaren, osasunaren, euskararen, lurraldeen arteko harremanaren eta irisgarritasun unibertsalaren arloan, besteak beste”.

“LAGak Berrikusteko lurralde-ereduak oinarri izan behar duen ingurune sozioekonomikoa eta lurralde-ingurunea hauxe da: ikuspegi demografikotik aurreikusten da, Europako gainerako lurraldeetan bezala, biztanleriak atzera egingo duela, eta nabarmen zahartuko dela, eta horrek ekarriko du mendekotasun-tasa igotzea % 67,7ra arte iritsiko delako 16 urtetik beherako eta 65 urtetik gorako biztanle-taldea; ekonomiaren arloan industriaren tertziarizazioa eta energia berriztagarrien tasa igo beharrak inbertsio handiagoa eskatuko du I+Gn”, horixe esan du Ana Oregik Euskal Hiria Kongresuaren XV. edizioari hasiera emateko Donostian egindako ekitaldian.

“Legealdi honetan hasitako berrikuspenean proposatutako lurralde-eredua honako eduki-multzo hauetan dago banatuta: paisaia eta kultura-ondareaingurune fisikoa eta azpiegitura berdeaklanda-ingurunea eta hiri-inguruneamugikortasun eta logistika jasangarria, baliabideen kudeaketa jasangarria, zeharkako gaiak eta gobernantza”, esan du Oregi sailburuak jardunaldiei hasiera emateko hitzaldian.

“Gidalerroen berrikuspen honetan proposatzen den lurralde-ereduan oso argi izan behar dugu ekosistemek ematen diguten zerbitzua, eta jabetu behar dugu paisaiaren balorazioak lurraldeko gure jarduketaren sintesi bat eskaintzen digula. Bestalde, hura zainduko duen landa-ingurune bat behar dugu. Gure lurraldea mugatua denez, mugatu egin behar dugu hirien hazkundea, eta birgaitzera, berroneratzera eta birdentsifikaziora jo behar dugu” erantsi du sailburuak.  

Ana Oregik adierazi duenez, “oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna sustatzea funtsezkoa da gure hirientzat. Pentsatu behar dugu gure errepide-sarea osatuta dagoela eta trenbide-bidezko, portu eta aireportuetako mugikortasuna eta logistika eta horien arteko intermodalitatea sustatu behar ditugula. Gure lurraldean uholdeei aurrea hartu behar diegu, eta aurrezkian, efizientzian eta energia berriztagarrietan oinarritutako energia-eredua bultzatu behar dugu”.

Sailburuak egindako proposamenen artean nabarmentzen da “ekonomia jasangarriaren printzipioak sustatzea hondakinen tratamenduan eta lurralde inklusiboagoa eraikitzeko bidean, bertako biztanle guztiek, inor baztertu gabe, askatasun osoz gozatu ahal izan ditzaten espazio guztiak (fisikoak, politikoak eta sozialak), gobernantza egokia eta adierazleen bidez gure planei behar bezalako jarraipena egitea bultzatuta".

“Beste ziklo bati eman diogu hasiera Euskadiko lurraldearen antolamenduan Gidalerroen Berrikuspenaren Aurrerapen honekin, eta eskakizun horiei guztiei erantzuten diegu oinarritzat hartuta administrazio publikoekin eta eragile sozialekin hitzarmenak egitea eta arlo publikoaren parte-hartze handiagoa. Gure erronka zen lurralde-estrategia berri bat planteatzea datozen 25 urteetarako Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenaren bidez Lurraldea 2040 agertokiaren baitan”, azpimarratu du Ana Oregik, ekitaldian Izaskun Iriarte sailburuordeak lagunduta.

“LAGekin eta garatu diren LPPekin eta LPSekin lurraldea antolatzeko kultura garatu da EAEn, administrazioen, eragile sozialen eta esku hartzen duten profesionalen artean”, esan du Oregi sailburuak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Daniel Innerarity, Santiago peñalba, Jesús Ibarluzea, María José Ainz, Yolanda Armentia, Carles castell, Pablo Sanchez, Ana Izquierdo, Fernando bajo, Ane Abarrategi, Irati Burgués, Ángel Marinero, Concepción Ortega, Begoña Castillo,