Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakaria Lehiakortasunerako Euskal Institutu Orkestraren hamargarren urteurrenean izan da

2016-11-21

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Donostiako Kursaalean Lehiakortasunerako Euskal Institutu Orkestraren hamargarren urteurrena dela eta antolatutako ekitaldia inauguratu du. Lehendakariak proiektu horren ekarpena aitortu nahi izan du, “lehiakortasunaren kultura berri” batean aurrera egiteko, euskal ekonomiaren “eraldaketa” bat lortzearren. Lehendakariak, gainera, berrikuntzako inbertsioaren garrantzia nabarmendu du.

Lehendakariaz eta Tapia sailburuaz gain, Donostiako alkate Eneko Goia, Deustuko Unibertsitateko errektore Maria Guibert eta Orkestrako lehendakari Ignacio Maria Echeberria ere izan dira, eta Orkestraren alde egin duten enpresa eta erakundeen ordezkariak, hala nola Repsol, Petronor, Iberdrola, Kutxa Fundazioa, Euskaltel  edo Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiak.

Saioan zehar Orkestra kasua aurkeztu da, Harvard Business School-ek prestatua Michael Porter irakaslearen zuzendaritzapean. Hori egiteko arduradunak Christian Ketels (Harvardeko Unibertsitatea) eta Jesus Maria Valdaliso (UPV/EHU) izan dira. Ekitaldian, gainera, Orkestrak identifikatutako etorkizuneko hamar erronkak ezagutarazi dira, hamargarren urteurrena dela eta prestatutako manifestu batean, eta ELGAko Eskualdeko Berrikuntza zuzendari Karen Maguirek aurkeztutako ikuspegi global batekin.

Lehendakariak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak bere gain hartzen dituela “lehiakortasunaren kultura berriaren” erronkak, euskal ekonomiarako beharrezkoa den “benetako eraldaketarako”. Erronka horiek, besteak beste, elkarlana dira azpiegitura zientifiko, teknologiko eta prestakuntza-zentroen arteko lanaren, espezializazio adimenduneko gako-sektoreen bultzadaren edo fabrikazio digitalaren aldeko apustuaren artean laugarren industria-iraultzaren motor gisa.

Gainera, Urkulluren ustez, Euskadik berrikuntzan inbertitzen jarraitu behar du lehiakortasunean irabazteko eta kalitate handiagoko enplegu-aukerak sortzeko. Ildo horretan, gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak konpromisoa hartu duela 2020 arte arlo horretan inbertsioa urtero % 5 arte handitzeko.

Iruzkin bat
  • Argazkia ana
    ana
    2016-11-22

    animo me alegro @iurkullu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)