Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

“Sukaldaritza Sorten KIDZ”en Finala: Guztiok irabazleak izan direnaren emozioa

2016.eko azaroak 19

“Sukaldaritza Sorten KIDZ” gaur bukatutzat eman du Bilboko Erribera Merkatuan egin zen programa hezitzailea, non, CEIP Mugika-Solokoetxeko Uxue Lasa, CEIP Miribillako Anak eta Salima eta Orixe ikastolako Oihan Abanda eta Iban Gogorza izan diren irabazleak.

Gaur Azaroaren 19an, larunbata, “Sukaldaritza Sortzen KIDZ” bere programa hezkuntza bukatutzat eman du Bilboko Erribera merkatuan.

Euskadiko ikastola ezberdineko 150 ume parte hartu ondoren, epaimahai profesional batek 5 ume aukeratu ditu larunbat honetan programari amaiera emateko. Hautaketa bideo bat sukaldatzen grabatu diren ikasleen artean egin da. Beren etxean sukaldatu izan dute merkatuan ikasitako errezetak, eta Mario Palacios-en (MasterChef Junior I-eko irabazlea) ondoan egon da.

Hautatutako umeak hurrengoak izan dira:

Uxue Lasa – CEIP Mugika-Solokoetxe ( Bizkaia ) Barazki bilduak

Salima y Ana – CEIP Miribilla ( Bizkaia ) Barazki bilduak

Oihan Abanda – Orixe Ikastola ( Gipuzkoa ) Legatza saltsa berdean

Iban Gogorza – Orixe Ikastola ( Gipuzkoa ) Torrijak

Epaileek partaideen goi maia azpimarratu dute, sukaldean duten gaitasuna eta  sukaldari oso onak diera erakutsi dute.

“Sukaldaritza Sortzen Kidz" programaren helburu nagusiak hauek dira: azoka leku dinamiko bat bihurtzea eta kalitate-balioak belaunaldi berriei helaraztea, eta gure kultura eta produktu gastronomikoak sustatzea, gaztetxoenen artean azoka tradizionalen marka berreskuratuz.

Eusko Jaurlaritzak diseinatu du, eta hiru hiriburuetako zenbait azokatara heldu da, ikasleek bertako komertzioa eta azoka tradizionala emozionalki babes zezaten lotzeko asmoz.

Lurralde bakoitzeko bi ikastolek hartu dute parte hezkuntza-programa berri honetan. Ikastola bakoitzeko talde bat azokara hurbildu da. Bertan, chef batek azoka erakutsi die, garaiko produktuez, tradizioez, kulturaz eta abar hitz eginez, eta ondoren, azokan bertan, showcooking bat egin die zuzenean.

Itziar Epalza Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Jon Zarate Merkataritzako eta Jesus Fernandez Ikastetxeetako zuzendariek elkarlan honen garrantzia azpimarratu dute. Elkarlan honen bitartez haurrak azoketara joan dira, eurei interesatzeko berariaz garatutako programa batekin.

Euskadiko produktu osasuntsuz eta elikagarriz osatutako “pack” txiki bat oparitu diete. Eta ekintza hau sare sozialetan sustatu da ikasleak euren ingurunean preskriptore izan daitezen. Sentzu honetan guztiak izan dira irabazleak. Hori dela eta, saio bakoitzeko bideoak egin dira, eta bideo horiek ikastetxeetara igorri dira hainbat jarduera burutzeko.

Hona hemen “Sukaldaritza Sortzen Kidz" programako epaimahaia osatzen duten sukaldariak:  Dani Lopez (Kokotxa), Aitor Arregi (Elkano), Manu Jugo (Topa), Mikel Fiestras (La Regadera) eta Paul Arrillaga (Zazpi).

Ekitaldiak 2016ko urrian eta azaroan egin dira. Azoka hauek aukeratu dira:

Bilbon Erribera, Donostian Bretxa eta Vitoria – Gasteizen Hornidura plaza

Eta ikastolek hartu dute parte: Samaniego IPI (Araba), Orixe Ikastola (Gipuzkoa), Mugika-Solokoetxe HLHI (Bizkaia), eta Mirilla HLHI (Bizkaia).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @creandococina
    2016.eko azaroak 21

    Comentario de Twitter:
    ¡Así fue el colofón final de #CreandoCocinaKidz en #Bilbao con el joven chef Mario Palacios de @MasterChefJNR! https://t.co/uhBAbTiO2T

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)