Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurrera jarraitzen du erosketa publiko berdearen kudeaketan

2016.eko azaroak 18
  • Ingurumen Sailak sustatutako erosketa eta kudeaketarako trakzio-taldearen lehenengo bilera Lakuan

 

Eusko Jaurlaritzako hainbat kargudun eta teknikarik hartu dute parte gaur goizean Gobernu Kontseiluak joan den irailaren 20an onartu zuen 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programa aurkeztu eta garatzeko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak sustatu duen topaketan.

 

“Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasunak markatutako bidetik, aitortzen du kontratazio publikoak garrantzi handia duela aldaketa-tresna gisa. Hori dela eta, 2005etik aurrera, bere plan estrategikoetan eta erabaki espezifikoetan ingurumen arloko kontratazio publiko arduratsua txertatu du”, esan du Ana Oregi sailburuak.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Ingurumeneko Esparru Programak jauzi kualitatibo handia planteatu zuen ingurumen-politikan: ingurumena oparotasun ekonomikoarekin eta sozialarekin lotu zuen, eta, horretarako, ekonomia lehiakor, berde eta berritzailea sustatu zuen, baliabideen kontsumo efizientea eta karbono kontsumo txikia kontuan hartuko zituena.

 

“2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programa honek aurrera jarraitzen du ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono gutxiko, eta baliabideen erabileran efiziente baterantz; eta helburu du lurraldearen iraunkortasuna gehitzea eta politiken koherentzia bermatzea, ingurumen-integrazioa areagotuta”, adierazi du sailburuak.

 

Ingurumen Esparru Programak ingurumen-politika aldatzeko eragile izango diren funtsezko 6 proiektu ezartzen ditu. Funtsezko proiektu horietako bat “Administrazioa eredu ingurumenean” da, eta bertan dago jasota erosketa programa hau onartzea eta Europar Batasunak berak gomendatutako helburuak lortzea.

 

Oregik esan duenez, “Ihobe-Ingurumen Jarduketarako Euskal Agentziatik euskal administrazioko maila guztiekin egiten da lan kontratazioan ingurumen-klausulak sartzea sustatzeko. Urte hauetan egindako bidean gorabeherak izan dira, eta erosketa publiko berdearekin hartutako konpromiso berri honekin nahi dugu erosketak modu integralean eta eraginkorrean egitea eta euskal administrazioaren eguneroko jardunean hori barneratuta geratzea, batez ere Eusko Jaurlaritzaren sailetan eta bere mende dauden erakunde publikoetan".  

 

Gaur eratutako trakzio-talde honen bidez apustuaren buruan Eusko Jaurlaritza bera jarri nahi izan da, gainerako administrazioentzat, bai bertakoentzat eta bai kanpokoentzat, eredu izan dadin. “Europak jadanik aitortu du Euskadin egindako lana. Arlo honetan Europako Batzordeak berak aitortutako 137 jardunbide egokietako 6 hemengoak dira, baina lanean jarraitu behar dugu jardunbide egoki horiek gure erakundeek egindako ahaleginean eta lortutako emaitzetan islatu daitezen”, adierazi du Ana Oregik. Kontratazio Publikoaren esku dago Europar Batasuneko BGPren % 19 inguru. Eskaera publikoak 2 bilioi euro inguru mugiarazten ditu urtean.

 

EUROPAN GUZTIRA            Katalunia                Euskadi Galizia    Gaztela-Mantxa     Madril     Andaluzia

137                          7             6             1              1                              1              1

                              

Euskadiri dagozkionak honakoetatik datoz: Sprilur, Visesa, Ihobe              , Donostiako Udala, Errenteriako Udala eta     Gipuzkoako FA                                       

 

Ana Oregiren esanetan “2014an onartu zen kontratazio publikoa arautzeko onartu gabe zegoen arau-multzo bat, helburu duena administrazioaren filosofia aldatzea kontratazioa politika egiteko erreminta estrategiko gisa erabili dezan eta ez dadin administrazioaren funtzionamendurako beharrezkoa den erreminta administratibo hutsa izan. Arau-multzo berri hori aukera bikaina da guretzat; izan ere, beharrezko baldintza guztiak ezartzen ditu eta legearen aldetik segurtasun handiagoa ematen du ingurumenaren, gizarteratzearen eta berrikuntzaren arloko politikak txertatzen joateko".

 

 

 

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco avanza en la gestión de la compra pública verde https://t.co/lyeaZjGeam

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)