Berriak Osasuna
Eu

Osakidetzako Osasun Eskolaren “Paziente Bizia” programak jasoko du autonomia erkidego batek sustatutako kronikotasun ekimen onenaren 2016ko saria

2016.eko azaroak 18

Osasuneko sailburu Jon Darpónek esan du “sari hori une hauetan Euskadi osora hedatuta dagoen programan parte hartu duten 4.000 paziente eta zaintzaileena da, eta eurentzat da”

 

Osasun Sailaren eta Osakidetzaren “Paziente Bizia-Paciente Activo” programak jaso du Tecnologia y Salud Fundazioak aurten lehenengo aldiz eman duen “Autonomia Erkidego batek sustatutako kronikoen programa onenaren 2016ko Saria”.  

Jon Darpón sailburuak azpimarratu duenez, Osasun Sailak sustatutako programa horretan “dagoeneko 4.000 pazientek baino gehiagok eta 270 zaintzailek baino gehiagok hartu dute parte, eta horiena eta horientzat da saria”.

“Paziente Bizia-Paciente Activo” programa Euskal Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako profesional talde baten ekimenez sortu zen, eta gaur egun Euskadi osora dago hedatuta. Escuela de Salud de Osakidetza-Osakidetzaren Osasun Eskola zerbitzuaren barruan dago, eta biztanleria, hau da, herritarrak, gaixotasun kronikoren bat duten pertsonak eta zaintzaileak, ahalduntzera bideratutako hainbat programa hartzen ditu bere baitan.

Antolatzen dituen tailerren bidez pertsonei laguntzen die gaixotasunari modu osasuntsuagoan eta positiboagoan aurre egiten, eta, aldi berean, gaixotasun kronikoak beren bizitzan, maila fisikoan eta maila emozionalean eta sozialean, duen eragina kudeatzen ikasten dute.  

Berdinen arteko heziketa-programa izatea da saritutako ekimenaren –boto gehien jaso zituen hautagaitza hau saria sortu duen Fundazioaren Patronatuak berak proposatu zuen– ezaugarri nagusietako bat. Tailerrak bi begiralek zuzentzen dituzte, eta berez gaixotasun kronikoa duten pertsonak edo zaintzaileak izaten direnez, egoera horrek nolabaiteko enpatia eta hurbiltasuna eskaintzen die parte-hartzaileei, eta erreferentzia-eredu positibotzat hartzen dituzte.  

 

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroak 18

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @vllona
    2016.eko azaroak 19

    Comentario de Twitter:
    El programa “Paciente Activo” de la Escuela de Salud de Osakidetza, premio 2016 a la mejor iniciativa de cronici... https://t.co/VmNUBqUrVh

  • @PacienteActivo
    2016.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    El programa “Paciente Activo” de la Escuela de Salud de Osakidetza, premio 2016 a la mejor iniciativa de cronici... https://t.co/aew46EE886

  • @estigamboa
    2016.eko azaroak 18

    Comentario de Twitter:
    El programa “Paciente Activo” de la Escuela de Salud de Osakidetza, premio 2016 a la mejor iniciativa de cronici... https://t.co/p0mffuoQ2J

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Estíbaliz Gamboa