Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Neiker, Alerta Biologikoko Laborategien Sarearen barruan, RE-LAB

2016.eko azaroak 17

Izaera zientifiko eta teknikoko plataforma bat da, eta Krisi Egoerak Gidatzeko Sistema Estatalari laguntzen dio agente biologiko arriskutsuen mehatxuei erantzuten.

Plataforma honetako kideak arriskutsutzat jotzen diren hainbat eremutan espezializatuta daude, esaterako gizakien eta animalien osasunean, landare osasunean, ingurumenean eta elikagaien segurtasunean.

Duela gutxi, NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza, Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Alerta Biologikoko Laborategien Sarean sartu da (RE-LAB), zeina Gobernu Zentraleko Lehendakaritzak bultzatutako sarea baita.

Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioaren menpe dagoen Carlos III Osasun Institutuak koordinatzen du sarea, eta berari esker Krisi Egoerak Gidatzeko Sistema Nazionalak agente biologiko arriskutsuen mehatxuei aurre egiten lagunduko dion oinarrizko azpiegitura zientifikoa eta teknikoa eduki dezake.

Azkeneko kide berriak kontuan hartuta, RE-LAB sarean hamahiru laborategi daude. Laborategiak arriskutsutzat jotako hainbat eremutan espezializatuta daude (gizakien eta animalien osasuna, landareen osasuna, ingurumena eta elikagaien osasuna) eta elkar osagarriak dira, beraien datu baseak interkonexioan baitaude eta jardute protokolo egokiak baitituzte.

NEIKER sare honetan sartzeak esan nahi du bere teknikariek egiten duten lana eta bere instalazioen eta ekipamenduen kalitatea onartzen direla. Animalien Osasunaren Departamentua zein Landareen Osasunarena, eta bereziki haien mikrobologia arloa, elkarlan estuan arituko dira Sareko kideekin agente biologikoen mehatxu posibleei erantzuteko.

RE-LABek mekanismo arina eta eraginkorra ezarri du agente biologikoek eragin ditzaketen alerten eta mehatxuen kudeaketaz arduratzen diren agintariekin komunikazioan egoteko. Alertan esku hartzen duten alde guztien artean ezarritako lankidetzak osasun publikorako mehatxua den edozein gertaerari azkar eta eraginkortasunez erantzuten uzten du, bai eta ahalik eta denbora gutxien hiritarren segurtasunean eragina eduki dezaketen alarma faltsuak desaktibatzen ere.

Neiker-Tecnalia, lehen sektorerako erreferentzia zentroa

Neiker-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea irabazi asmorik gabeko sozietate publiko bat da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren mende dagoena. Teknologia zentro horrek I+G arloko helburu hauekiko konpromisoa du: nekazaritzako produkzio sistemen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea, ustiategietan kudeaketako teknologia berriak garatzea eta aplikatzea eta nekazaritzako elikagaiak eraldatzeko industriaren, bereizgarriak dituzten produktuen eta, oro har, kontsumitzailearen kalitate eskakizunak asebetetzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)