Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotren eta ETS Britainia Handiko High Speed 2rekin elkartu dira trenbide-sare berriak eraiki eta ustiatzeko dinamika bateratua aktibatzeko

2016.eko azaroak 17

Euskotren operadorea eta trenbide-azpiegituretako ETS enpresa lantalde teknikoak abian jartzeko eta trenbide berriak eraiki, abian jarri eta operatzeari buruzko esperientziak partekatzeko gonbidatu ditu High Speed 2k (https://www.gov.uk/government/organisations/high-speed-two-limited).  

 

Lehenengo bilera horretan High Speed 2ren aldetik parte hartu dute zuzendari teknikoak eta operazioetarako zuzendariak, eta Euskotrenen eta ETSren aldetik, berriz, Euskotrenen zuzendari nagusi Imanol Lezak eta ETSko Berrikuntzaren eta Nazioartekotzearen arduradunak.

 

High Speed 2k eraikiko du eta jarriko du abian lehenengo fasean Londres Birminghamekin lotuko duen eta, ondoren, Manchesterrekin eta Leedsekin lotuko duen abiadura handiko sare berria.

 

Nazioarteko Trenbide Batasunak (UIC), Euskotrenek bultzatuta, abiadura handian aritzeko egindako eskuliburutik abiatuta, lan-dinamika bat ezarri da tren-konpainiekin sare berrien esparruan. Euskotren Euskadiko hiriburuen eta ingurunearen arteko abiadura handiko lotura izango dena diseinatzen ari da. Horren emaitza da High Speed 2k egin dion gonbidapena, HB2, ETS eta Euskotren sozietateek ezagutzak partekatzeko dinamika ezar dezaten.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)