Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Angel Toña Sailburua austriako ordezkaritza batekin bildu da Bilbon enpleguaren errokak aztertzeko

2016.eko azaroak 17

Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua eta Doris Kampus Austriako Estiria eskualdeko homonimoa Bilbon bildu dira gaur, bi lurraldeetan garatzen diren enplegu-politiken kudeaketari buruzko informazioa trukatzeko. Austriako ordezkaritzak bihar Debabarrengo eskualdea bisitatuko du, euskal kooperatibismoa zuzen-zuzenean ezagutzeko eta Mondragon Korporazioko arduradunekin elkarrizketatzeko.

Estiria da Austriako bederatzi estatu federatuetako bat. Hiriburua, eta estatuko hiririk handiena, Graz da, eta 1,1 milioi biztanle baino gehiago du.

Bileran Toña sailburuak Austriako ordezkaritzarekin aztertu ditu Eusko Jaurlaritzak lan-merkatuaren, enpleguaren eta gizarte-politiken arloan dituen erronka nagusiak. Erronka horiek Eusko Jaurlaritzak joan den uztailean onartu zuen 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiaren edukiaren parte dira.

2020rako Enpleguaren Euskal Estrategia euskal gizarte-eragileekin adostutako dokumentu bat da, eta bertan finkatzen dira Euskadin datozen urteetan enplegu-politikak bideratuko dituzten jarraibideak. Dokumentuak enplegurako sei jardun-ardatz nagusi ditu:

  1. Aktibazioa, gaur egungo jarduera-tasa txikia gehitzea eta enpresen eskariari aurre egiteko behar beste populazio aktiborik ez izateko arriskua murriztea, eta gure gizarte-ongizateari eusteko behar beste populazio landunik ez izateko arriskua murriztea.
  2. Kualifikazioa eta gaitasunak, ekoizpen-ehunaren benetako premietara egokitutako gaitasunak lortzea, ezagupen teknikoak izan zein gaitasun sozialak, hizkuntzak menderatzea eta abar izan.
  3. Aukerak sortzea, garapen ekonomikoa abiapuntu izanik aukerak sortzea eta gure ekonomiaren sormen-potentziala guztiz baliatzea.
  4. Aukera-berdintasuna, lan-merkatu inklusiboa lortzea, lan-merkatua osatzen duten kolektibo eta talde guztiei aukera berdinak eskainiko diena.
  5. Kalitatezko enplegua, kalitate handiagoko enplegua eskainiko duen lan-merkatua lortzea.
  6. Baliozko zerbitzuak eskaintzen dituen euskal enplegu-sistema eraginkorra eta efizientea, gaur egungo euskal enplegu-sistema hobetzea, enpleguan eragina duten politika guztiak bil ditzan eta pertsonen eta enpresen premietara gehiago bideratuko diren zerbitzuak eskain ditzan.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)