Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

URAk bukatu ditu Ibaizabalen ahalmen hidraulikoa hobetzeko jarduerak Urbi-Bengoetxe tartean, Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen eremutik ibaian gora

2016.eko azaroak 17
  • Ana Oregi sailburuak Ibaizabal ibaian uholde-arriskua gutxitzeko egin diren lanak bisitatu ditu
  • “Itzul dezagun ura bere bidera, eguraldi txarra aurreikusten denerako”

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik eta URAren zuzendari nagusi Iñigo Ansolak Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak Urbi-Bengoetxe tartean bideratzeko proiektuaren bigarren faseko lanak bisitatu dituzte. URA-Uraren Euskal Agentziak egin ditu lanok 20 hilabetetan zehar bi ibaiek bat egiten duten eremutik 1.570 metrotan, ibaian gora.  

 “Bukatu berriak diren lan horien helburua izan da erantzuna ematea Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek ibaian gora erakutsi izan duten ahalmen hidrauliko eskasari. Izan ere, bere garaian, ibai ibilguaren aldameneko lur-eremuak –ibaiaren uholde-lautada naturala– zati batzuetan okupatu egin ziren eta ibaia estutu egin zen garai hartan hirigintzaren arloan sortutako premiei erantzuna eman nahian. Bistakoa da premia horiek ez zituztela kontuan hartu ibaien goraldi errepikariak, eta noizean behin ibaiek bereganatu egiten dituzte okupatutako lur-eremu horiek. Ondorioa: uholdeak sarri eremu horretan, eta ibaiak bideratzeko proiektu honen bitartez horixe murriztu nahi da” azpimarratu du sailburuak.

 Horretarako, URAk hainbat lan egin ditu bi ibaiek bat egiten duten eremuan ura husteko bi ibaien ahalmena handitzeko, eta, aldi berean, ibaiertzeko erabilera intentsiboetarako segurtasun-atalase egokiak berreskuratzeko. Alde batetik, beraz, Ibaizabal ibaia bideratu da Nerbioi ibaiarekin bat egiten duen eremutik Bengoetxeko presa txikiraino, eta 600 m³/s-tik 1200 m³/s-ra handitu da ura husteko ahalmena tarte horretan.

 

• Bridgestoneko zubia (lehen Firestone) ordezkatu da.

Firestoneko zubi zaharrak hormigoi armatuzko taula bat zeukan alboetako zubi-branketan eta ibilguaren erdian zegoen zutabe batean bermatuta. Zubi horren ordez bao bakarreko beste bat jarri zen, guztira 41,10m luze dena.

https://www.youtube.com/watch?v=dKRXdXPHQks

 

• Urbiko zubia ordezkatu da.

Urbiko aurreko zubiak bi zutabe zituen ibilguaren barruan, korrontearen norabidearekiko desbideratuta, eta ura igarotzeko oztopo handiak ziren. Horren ordez beste zubi bat jarri da orain, bi zutabe ditu korrontearen norabidearekiko paraleloan, eta aska erako habeekin egindako hiru bao.

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Tz1Lfldgh38

 

• Urbiko presa txikia eraitsi da.

Presa txiki berria baxuagoa da, eta, gainera, zati horren bukaeran, Bengoetxeko presa txikitik hurbil, ibaian behera, beste presta txiki bat eraiki da ur-jauziak presa txikia oinarririk gabe utz ez dezan.

 

• Ingurumena leheneratu da.

Bideratze proiektuaren baitan, bestalde, leheneratu egin dira lehendik zeuden bide-zorrak, bideak, igarobideak edo eragindako gainerako zerbitzuak. Era berean, eremua landareztatu ere egin da, ezinbestekoa izanik lanaren ondorioak murrizteko eta lanak hobeto integratzeko, lanak egiten ziren bitartean hondatutako lurzoruak berreskuratzeko,  ezpondak egonkortzeko, itzala izateko eta ibai-eremuan hezetasunaren eta tenperaturaren erregulazio mikroklimatikoa lortzeko. Lan horien aurrekontua 6.578.093,66 eurokoa izan da eta 20 hilabete inguru behar izan dira bukatzeko.  

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • María Esther Solabarrieta, Álvaro San Cristobal