Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Trenen eta tranbiaren zerbitzu bereziak igandean Athletic Club - Villarreal norgehiagoka dela eta

2016.eko azaroak 17

Igandean, azaroaren 20an, Euskotrenek trenen eta Bilboko tranbiaren zerbitzu bereziak eskainiko ditu Athletic Club – Villarreal norgehiagoka dela eta. Tranbian mozketa burutuko da ere, 22:11tik 22:59ra. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago.


TRENA

Partida aurretik zerbitzua, Bermeotik eta Eibartik Atxurira eta Txorierrin zerbitzu erregularren bitartez eskainiko da.

Partidaren ostean, zerbitzu berezia eskainiko da Txorierriko linean

• Lutxanatik Lezamara 23:21ean


TRANBIA

Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren hiru zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 19:44, 19:59 eta 20:29an. Atxuritik Ospitalera beste irteera bat egongo da 20:06an.

Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 22:11tik 22:59ra bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.

Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Unitate hauek geralekuetan egongo diren pertsona guztiak eramateko beharrezko lekuak eskainiko dituzte. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko