Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek igandean, azaroaren 20an, Bilboko Tranbiaren goizeko zerbitzua aldatuko du "Herri Krosa" dela eta

2016-11-17

Igandean, azaroaren 20an, Euskotrenek goizeko zerbitzua aldatuko du “Herri Krosa” probaren ospakizuna dela eta.

Hain zuzen ere, tranbien zerbitzuan ondorengo aldaketak egongo dira:

• La Casillatik 10:41ean eta 10:56an irteten diren zerbitzuek, bere ibilbidea Pio Barojako geralekuan bukatuko dute. Ordu horretan, beraz, Pio Baroja-Atxuri ibilbidea kendu egingo da. Era berean, 11:26ko La Casillako irteera Ospitaleraino kendu egingo da. Hori dela eta, 11:30ean Ospitaletik Atxurira irtengo da.

• Atxuritik 10:58an eta 11:13an irteten diren zerbitzuak Pio Barojaraino kendu egingo dira. Pio Barojatik Ospitalera 11:06an irtengo da eta 11:21ean Pio Barojatik La Casillara.   

Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete edota @euskotrenEJGV twitter gunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko