Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

María Victoria Cinto, Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburorde berria

2010.eko urriak 20

Idoia Mendia Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak datozen egunetan eramango du Jaurlaritzaren Kontseilura María Victoria Cinto magistratuaren Justiziako sailburuorde izendapena. Magistratuak aurreko astean EAEko Urte Judizialari hasiera eman eta ordu gutxira bihotzekoak emanda zendu zen José Manuel Fínez ordeztuko du karguan.

Sailburuak erabakia hartu du azken 18 hilabetetan Jaurlaritzak bultzatutako Justiziaren eraberritze-proiektuan Fínezekin elkarlanean aritu den taldeari kontsultatu ondoren.

Idoia Mendiak, zeinak Fínezek hutsik utzitako kargua "ahalik eta azkarren" betetzeko borondatea adierazi zuen jada, baloratu egin du, beste faktoreen artean, María Victoria Cintok Gipuzkoako Auzitegiko burutzan azken hamarkadan bete duen lana. Berak Auzitegian garatu dituen esperientzia berriak bat datoz erabat Fínezek eta bere taldeak Justizia Sailburuordetzaren burutzan hasitako "iraultza isilarekin".

Idoia Mendiak gaur goizean adierazi duenez, Txema Fínezek dagoeneko oso bideratuta utzi duen proiektuak jarraitu egin behar du. Eta, bere iritziz, María Victoria Cinto da pertsonarik egokiena eginkizun horretarako. Gipuzkoako Auzitegian egin duen kudeaketa bikaina du bere alde eta justizia eraberritzearen eta bulego judizial berriaren zalea da.

Bulego Judizial Berria ezartzea, Justizia Administrazioan kalitatea kudeatzeko sistema, zigorrik dutenentzako gizarteratzeko eta laneratzeko programa eta doako justiziari buruzko dekretua daude Jaurlaritzan sartutakoan aurre egin beharko dien erronken artean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)