Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak 2016ko Euskadi Literatura Sariak banatu ditu

2016.eko azaroak 17

Iñigo Urkullu lehendakariak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ematen dituen 2016ko Euskadi Literatura Sariak banatu ditu. Gaur arratsaldean Donostiako San Telmo museoan izan den ekitaldian Cristina Uriarte sailburua ere izan da. Lehendakariak saritutakoen “garrantzi soziala” azpimarratu nahi izan du.

Aurtengo edizioan, hauek izan dira Euskadi Literatura Sarietan egile eta lan sarituak:

  • Euskarazko literatura: Luis Garderen “Ehiztariaren isilaldia
  • Gaztelaniazko literatura: Gabriela Ybarraren  “El comensal”
  • Euskarazko haur eta gazte literatura: Uxue Alberdiren “Besarkada
  • Euskarazko literatura itzulpena: Xabier Olarra, James Joyceren  “Ulises” itzulita
  • Literatura lanaren ilustrazioa: Mikel Casalen  “Así es la dictadura”
  • Euskarazko saiakera: Mitxelko Urangaren  “Tartaroa. Mina, boterea eta egia
  • Gaztelaniazko saiakera: Fernando Mikelarenaren “Sin piedad. Limpieza política en Navarra, 1936

Lehendakariaren ustez, horiek guztiak “erreferentziako eredua” dira gizarte honentzat, beren etorkizunerako begiradan sormena eta berrikuntza zabaltzearen alde egiteagatik. Era berean, saritutako lanen “garrantzi soziala” nabarmendu nahi izan du. Izan ere, neurri handi batean bat datoz indarkeriak eta terrorismoak egileen bizitzetan izan duen inpaktua zuzenean edo zeharka tratatzean. “Obra horiek guztiek literaturaren eta pentsamenduaren ekarpena osatzen eta eguneratzen dute, memoria eta dolua prestatzeko espazio gisa”, erantsi du.

Urkulluren hitzetan, obra “funtsezko ekarpena” da euskal gizartearentzat, zeina “borrokan ari den indarkeriak zeharkatutako iragan bat gainditzeko eta bizikidetza berri baterako loturak berriz osatzeko”.

(*) Saritutako lanen eta idazleen gaineko informazio gehiago eta zehatzagoa hemen aurkitu dezakezu

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)