Berriak
Eu

Aldizkari digitala sortzearekin teknologia berrien aldeko apustua egin nahi du Emakundek

2010.eko urriak 21

Beste proiektu batzuen artean, emakumeak aro digital berrirako prestatzeko programa jarri du abian institutuak  

Emakunde aldizkari berria, euskarri digitalean argitaratu dena, Emakumearen Euskal Erakundeak teknologia berrian alde egin nahi duen apustuaren erakuspena dela esan du gaur goizean prentsaurrekoan María Silvestrek, Emakundeko zuzendariak. Aldizkaria euskaraz eta gazteleraz argitaratu da osorik www.emakunde.euskadi.net/revista helbidean. Paperezko laburpen bat ere argitaratu da, emakumeen elkarteek jasoko dutena.  

Teknologia berriek eskaintzen dituzten abantailak, ingurugiroaren errespetua eta aurrezte ekonomikoa kontuan edukiz hartu zuen iaz Emakundeko Zuzendaritzak edizio digitalaren aldeko erabakia, María Silvestrek, erakundeko zuzendariak prentsaurrekoan adierazi duenez. Hala ere, argitu du edizio digitalarekin batera paperezko laburpen bat ere argitaratu dela kontuan izan delako pertsona guztiek ez dituztela eskura teknologia berriak. Laburpen hau EAEko emakumeen elkarteetara, liburutegietara eta dokumentazio zentroetara bidaliko da, eta aldizkari digitalaren web gunetik jaitsi ahal izango da baita ere pdf formatoan. Emakunde aldizkari digitalaren helburuen artean honako hauek daude: mundu mailako berdintasun gaien berri ematea, Emakundek egiten duen lanaren berri ematea, berdintasun gaietan lan edo interesa duten pertsonen topaketa leku izatea, entitate eta erakunde ezberdinek berdintasun alorrean egindako ekimenen berri ematea eta gure gizarteko alor ezberdinetako emakumeak ikustaraztea. 

Bertsio digitalak zenbait abantaila eskaintzen ditu paperezkoaren aurrean. Hauetako bat interaktibitatea da. Irakurleek euren iritziak eta iradokizunak bidali ahal izango dituzte. Beste abantaila bat eduki multimediak sartzeko aukera da (bideo sail bat dauka aldizkariak) eta, honekin batera, etengabeko gaurkotzea baimentzen du euskarri berriak. Euskara eta gaztelerazko bertsioak osorik argitaratu ahal izan dira baita ere, eta newsletter edo boletin batera harpidetzeko aukera ere ematen du. Era honetara, irakurleak aldiro berdintasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazioa eta berriak jasoko ditu posta elektronikoaren helbidean.

María Silvestreren hitzetan, teknologia berriak lagungarri izan daitezke emakume eta gizonen berdintasunaren aldeko lanean eta aldizkari berriaren argitalpena Emakundek egin nahi duen teknologia berrien aldeko apustuaren testuinguruan kokatu behar da. Testuinguru honetan, beste zenbait proiektuen artean, aurreikusia daude emakumeak alor honetan prestatzeko programak.

Iruzkin bat
  • @gradha
    2010.eko urriak 22

    Comentario de Twitter:
    La nueva revista digital Emakunde podría necesitar un visor para iPhone/iPad para sus súper-lectoras http://bit.ly/9PlzgO

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • María Silvestre