Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hezkuntzako sailburuaren balorazioa EHUko Arabako Campusean izandako gorabeherei buruz

2016.eko azaroak 16

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriartek bere “gaitzespena eta kezka” agertu ditu gaur EHUko Arabako Campusean atzo gertatutako gorabeherengatik. Uriarteren ustez, horrelako gertaerek ez dute lekurik unibertsitateak izan behar duen “eztabaida-foro” batean eta, hortaz, deitoratu egin du prozesu demokratiko bat, hots, errektorea hautatzea, horrela boikotatzen saiatzea.

Gogorarazi behar da txanodun talde batek eraso egin ziola atzo Vitoria-Gasteizko unibertsitate inguruan zegoen Tuvisa udal-enpresako autobus bati. Zehatzago, erasotzaileek pintadak egin zituzten ibilgailuaren karrozerian EHUko errektorego talde berria hautatzeko prozesuaren aurka.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)