Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Etxebizitzaren euskal behatokiak etxebizitzaren arloko Estatuko eragile nagusiak bildu ditu

2016.eko azaroak 16

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren bitartez, antolatu du Etxebizitzaren Behatokien III. Foroa. Bihar, azaroaren 17a eta osteguna, Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da   

Etxebizitzaren Behatokien III. Foroaren helburu nagusia da autonomia-erkidegoetako erakundeek, erakunde profesionalek eta erakunde akademikoek egoera eta esperientziak partekatzea, etxebizitzaren arloko informazioa eta ezagupenak errazago ebaluatzeko, transferitzeko eta eskuratzeko.

Topaketan parte hartuko dute etxebizitza-politika erkatuetako nazioarteko adituek eta estatuko eta autonomia-erkidegoetako etxebizitza-behatokietako adituek. Jardunbide onak aurkeztuko dituzte eta etorkizun hurbilean elkarlanean eta elkarrekin jarduteko dinamikak ezartzeko aukera aztertuko da.

Housing Europe Etxebizitza Publiko, Kooperatibo eta Sozialaren Europako Federazioko koordinatzaile Agata Krause andreak jardunaldiko txosten nagusia aurkeztuko du: “Etxebizitza sozialaren etorkizuna Europan, 2050. urtean. Behatokiek etxebizitza sozialeko politiketan dituzten erronkak eta zereginak”.

Elkarren arteko komunikazioa eta lankidetza errazteko Bilbon bilduko dira Sustapen Ministerioko Etxebizitzaren eta Lurzoruaren Behatokia eta hainbat autonomia-erkidegoetako etxebizitzaren arloko erakundeak, hala nola Nafarroako Gobernukoa, Aragoiko Gobernukoa, Gaztela eta Leongo Juntakoa, Extremadurako Juntakoa, Gaztela-Mantxako Gobernukoa, Kanarietako Gobernukoa, Valentziako Generalitatekoa, eta Bilbo, Madril eta Bartzelonako udaletakoa.

Informazio gehiago: www.euskadi.eus/viviendaeuskadi

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)