Berriak Segurtasuna
Eu

Suteen ikerketa aztertuko da Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Parez Pare jardunaldietako beste saio batean

2016.eko azaroak 16

Jardunaldia bihar, azaroaren 17a, osteguna, egingo da Arkauten

Batzuetan, suteak kausa naturalen ondorioz edo ustekabean sortzen diren ezbeharrak dira, baina beste batzuetan nahita eragindakoak dira, eta askotariko xede kriminalei erantzuten diete. Gertakari horien ondorioei erreparatuta, garrantzi handikoa da diziplina anitzeko ikuspegi batetik aztertzea.

Helburu horrekin, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak bihar, azaroaren 17a, osteguna, Parez Pare jardunaldien barruan, suteak hainbat ikuspegitatik aztertzeko saioa egingo du. Saio horretan, beraz, zenbait diziplinatatik sortutako ekarpenak egingo dira.

Batetik, zigor-arlotik, suteak Zigor Kodean nola araututa dauden aztertuko da, eta arreta berezia jarriko zaie Zigor Kodea aldatzen duen 1/2015 Legeak egindako aldaketei. Marta Sánchez Recio Gipuzkoako Bitartekaritza eta Ingurumen fiskalak ikuspegi juridikotik eta penaletik aztertuko du gaia.

Ikuspegi kriminologikotik, berriz, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Matematika Saileko Rosario Delgado de la Torre andreak basoetako su-egileen profil kriminalean izan diren aurrerapenak azalduko ditu.

Jardunaldian, suteen aurrean jarduteko segurtasunarekin lotzen diren alderdiak ere jorratuko dira. Gai hori Carmelo Fernández Vicente Larrialdietako eta Hondamendietako Esku-hartzeetako eta Couselingeko unibertsitate-masterreko irakasleak jorratuko du.

Amaitzeko, azken mahai-inguruan, suteen ikerketarekin lotzen diren alderdirik funtsezkoenak aztertuko dira, José Álava Polizia Nazionaleko Polizia Zientifikoko brigada-buruaren eskutik.

Mahai-inguruak Juan Carlos Gómez Calleja Ertzaintzaren Ikerketa Kriminalaren Alorreko Ingurumenaren eta Hirigintzaren kontrako Delituen Arloko buruak bideratuko ditu.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)