Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Gizarte Kontseiluen I. Biltzarra

2010.eko urriak 21

Espainiako 20 hiritako ordezkariak Gasteizko Gizarte Kontseiluen I. Biltzarrean

Gasteizko Gizarte Kontseiluak bultzatutako biltzarra Villasuso jauregian egingo dute urriaren 21ean eta 22an

Fernando Fantova Gizarte Gaietako sailburuordeak Gizarte Kontseiluen I. Biltzarraren inaugurazioan hartu du parte gaur goizean. Herrialde osoan egiten duten ezaugarri hauetako lehen biltzarra da. Jardunaldian, funtsezkoak izango dira eztabaidatzeko eta esperientziak trukatzeko mahaiak, hainbat hiritako gizarte kontseiluetako ordezkariek herritarrek parte hartzeko organo horrek dituen oztopoak eta erronkak jorratuko dituztelako.

Ildo horretatik, sailburuordeak lau hitz erabili ditu jardunaldiak definitzeko: erabilgarritasuna, teknika, beharra eta artea. Eta partaidetza alor horretako erabakiak gauzatzeko estilotzat jo du. Lau kontzeptu horiek “partaidetza eraikitzen jarraitzen laguntzen dute, osasun publikoko eta giza kapitaleko elementua baita”, azaldu du Fantovak.

Biltzarraren inaugurazioan, sailburuarekin batera izan dira Arabako Batzar Nagusietako presidente Juan Antonio Zarate, Gasteizko alkate Patxi Lazcoz, bideo baten bidez, Gizarte Politikako diputatu Covandonga Solaguren eta Gasteizko Gizarte Kontseiluko presidente Jose Ignacio Besga.

Gizarte Kontseiluen Biltzarrak organo hauen funtzioei eta etorkizunari buruzko printzipio adierazpena onartzeko asmoa du biharko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Fernando Fantova