Berriak
Eu

‘Ama, nora goaz?’, guda zibilean gipuzkoatik kanporatuak izan eta isilduta egon den emakumeen historiak Zinexit erakusketari amaiera emango du

2016.eko azaroak 16
  •  Dokumental honek Guda Zibilean, euren etxe eta herrietatik kanporatuak izan ziren euskal emakumeen bizipen ikaragarria azaleratzen du. 80 urtez isilean gorde den historia.

Eusko Jaurlaritzaren Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak antolaturiko  Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketak bihar emango dio amaiera bere zazpigarren edizioari ‘Ama, nora goaz?’ dokumentalaren estreinaldiarekin.  1937an, agintari frankistek Gipuzkoako 14 herritik kanporatu, eta euren haurrak besoetan harturik, nora joan ez zekitela alde egin behar izan zuten emakumeen bizipenak azaltzen dizkigu dokumental honek.  Filmak paralelotasun bat egiten du egungo siriar errefuxiatuen krisia eta Guda Zibilean gudarien emazteek bizi izandako dramaren artean. 

‘Ama, nora goaz?’  aurkeztu dute gaur goizean, bere zuzendari Iban Gonzalez  eta Karmelo Vivanco ekoizleak  (Baleuko),  Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendariarekin batera,  zeinek zera esan duen,  ‘bakearen eraikuntzan, giza eskubideen defentsan eta balioen eta kulturaren transmisioaren alde emakumeek egindako lana azpimarratu nahi duen ekitaldi hau  da, lan hau aurkezteko markorik egokiena’.

Euskal dokumental honek emango dio amaiera bihar ostegunean, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketaren zazpigarren edizioari. Hain zuzen ere,  aurtengo edizioak, ‘Marzia my friend’ filmeko afganiar emakume gazteen eguneroko bizimodua, ‘Taj Mahal’-eko 2008an Bombayn izandako atentatu terroristetatik bizirik atera zirenen ondorioak, edota gaur arratsaldean estreinatuko den ‘The trials of spring’-ean ikus dezakegunez,  oraindik iritsi ez den  eta aldaketa baten esperoan arabiar udaberrian parte hartu zutenen desilusioa azaltzen dizkiguten kontakizunen bitartez, guda egoeratan eta bakearen eraikuntzan emakumeek izan duten zeregina izan du ardatz.

 +info

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iban González, Karmelo Vivanco