Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Koordinazio eta lankidetza handiagoa Euskadiko Nekazaritzako Elikaduraren Segurtasuna bermatzeko Kontrol Ofizialaren Planaren bidez

2016-11-14

Onartu berria den Euskadiko Nekazaritzako Elikadura Katearen Kontrol Ofizialaren Plana kontrol-programak kudeatzen dituzten gestore eta ikuskatzaileekin partekatu du Eusko Jaurlaritzak.

Aurkezpenan Katalunia, Asturias eta Aragonetik etorritako ponenteek, eta Elikagaien Segurtasuna eta Kontsumo Espainako Agentziako (AECOSAN) kideek ere parte hartu dute.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuendariak, Ikerne Zuluagak, euskal ekoizle sektorearen segurtasun goi-maila bermatzeko kokatu du plan hau jardunaldiaren inaugurazioan.

Baserritik mahaiara elikagaien segurtasuna bermatzeko egiten diren kontrol guztiek osatzen dute Euskadiko Nekazaritzako Elikadura katearen Kontrol Ofizialaren Plana, Elika Fundazioaren laguntzarekin diseinatuta. Plan honen bidez agintari eskudunak, Foru Aldunduak eta Eusko Jaurlaritzak, lan eredu eta dokumentazio berdina erabiliko dute, koordinazio eta lankidetza handiagoa lortzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)