Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria International Cheese Festival-en izan da

2016.eko azaroak 16

Datorren azaroaren 16, 17 eta 18an, Donostia gaztaren munduko hiria bihurtuko da, Internacional Cheese Festival ospatuko baita bertan; ekitaldian 3000 gazta baino gehiago arituko dira lehian, gaztagile artisauen ordezkaritza zabalarekin eta 5 kontinentetatik etorritako 250 epailerekin. Eusko Jaurlaritzak hasieratik babestu du ekitaldi hau, eta bertan egingo diren ekintzetan egongo da modu nabarian.

Izan ere, Iñigo Urkullu lehendakaria bera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburu Arantxa Tapiarekin batera, Donostiako Kursaal Jauregian izan den ekitaldi honen lehen jardunaldira joan da, eta Artzai Gaztako Gazta Onenari eta World Cheese Awards sari-banaketetara. Lehendakariak artzainen lana aitortu nahi izan du, sektore hau kalitatezkoa, berritzailea eta kanpoaldera proiekzioa duena bihurtzen duena. “Haien lanari esker, gazta baino gehiago den produktu batez gozatzen dugu, artisautza, natura eta kultura transmititzen dizkigulako gainera”, esan du.

Ekitaldian izan dira, baita ere, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano, Donostiako alkate Eneko Goia, Kanariar Uharteetako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza, Arrantza eta Uren sailburu Narval Quintero, Artzai Gaztako lehendakari Pablo Basterra, jaialdiaren zuzendari Luisa Villegas edo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuorde Bittor Oroz, besteak beste.

(*) Hemen irakurri dezakezu oharra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)