Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

315.000 euro Kultura eta Sormen Industrietan I+G+B proiektuetarako (Gobernu Bilera 2016-11-15)

2016.eko azaroak 15

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 2016. Urtean Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektoreko I+G+b proiektuetarako diru-laguntzak ematen dituen Agindua.

Deialdi honek, 315.000 euroko diru-kopurua du, eta bereziki gisa honetako proiektuak lagunduko ditu diruz: 

  • Produktuak, zerbitzuak eta merkatua berritzeko proiektuak, merkatu globaletarako moduko eskaintza taxutzeko helburua dutenak.
  • Bideragarritasun-azterketako edo prototipoko fasean dauden I+G+B proiektu traktoreak.
  • Sektore bateko ikerketa-lerro estrategikoak identifikatzera eta garatzera bideratutako proiektuak.
  • KSIra teknologia transferitzeko proiektuak, eta merkatu globaletarako moduko produktu eta zerbitzu berritzaileak taxutzeko helburua dutenak.
  • Euskadi 2020 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean definitutako Euskadiko espezializazio adimentsurako beste alorrekin lotutako I+G+B proiektu traktoreetan kultura eta sormen industrien parte hartzea sustatzen dutenak.
  • Sektore horietan negozio-eredu berriak garatzeari buruzko proiektuak.

Jarduera-proiektu horiek 2016. urtean gauzatu beharko dira eta azpisektore hauetako batekin lotuak izan beharko dute: arkitektura, diseinua, moda, bideo-jokoak, ikus-entzunezkoa, musika, arte eszenikoak, ikusizkoa arteak, esku-langintza, kultura-ondarea, hizkuntzaren industriak, argitalpenak, publizitatea eta marketina, eta gastronomia (aurreko azpisektoreren batekin lotua).

Europar Batasuneko estatu kideren batean egoitza duten enpresek hartu ahal izango dute parte deialdi honetan, baldin eta haien jarduera nagusia aipaturiko azpisektoreren bati badagokio; eta beti ere, diruz lagun daitezkeen jarduerak zuzenean Euskadin gauzatzen badira.

Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak, Kultura eta Sormen Industriak identifikatu ditu Euskadiren Espezializazio Adimentsurako Estrategia barruko aukera-alor gisa, EAEko I+G+B politikei dagokienez. Horregatik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak I+G+B proiektuei laguntzeko deialdi hau antolatu du, kultura eta sormen industrien merkatuan, produktuetan eta zerbitzuetan berrikuntza eragingo duten proiektuak sustatzearren

Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko azaroak 16

    Comentario de Twitter:
    Plan y convocatorias de apoyo @Gob_eus #basquecountry #creativity #creativeindustries #s3 ! Go #culture! https://t.co/sG92S3G3h0

Komunikabideek behera kargatzeko