Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Elgoibarko Sigma enpresaren artxiboa Euskadiko Artxibo Historikoari lagatzea (Gobernu Bilera 2016-11-15)

2016-11-15

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzaren eta Elgoibarko Udalaren arteko hitzarmena sinatzea. Hitzarmen horren bidez, Sigma (Estarta y Ecenarro SA) enpresa historikoaren artxibo-funtsa Euskadiko Artxibo Historikoari lagako zaio.

Sigma enpresaren aipaturiko funts horrek interes nabarmena du, makina-erremintaren arloan XX. mendearen hasieratik Euskadin aitzindari izan den enpresa baten historia jasotzen baitu. Era beran, enpresa hori gerra ostean nahiz Francoren diktadura garaian ere punta-puntakoa izan zen estatu mailan eta nazioartean, josteko makinen fabrikazioan.

Lagako den artxibo-funtsa zabala eta guztiz osoa da (4.000 kaxa inguru, ehunka plano, marrazkiak…), eta enpresaren jardueraren 80 urteko historia islatzen du, 1914an ibilbideari ekin zionetik 1995ean itxi zen arte. Gainera, hauxe izango da Euskadiko Artxibo Historikoak lagata hartuko duen lehen enpresa-funtsa. Horrela bada, eredu izan daiteke Euskadiko beste enpresa batzuentzat ere, edozein sektoretakoak direlarik ere, artxiboan laga ditzaten euren dokumentu-funts historikoak.

Gaur egun, Elgoibarko Udala da Sigma enpresaren artxibo-funtsaren jabe, eta udalaren lokaletan dago gordeta. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak kudeatzen duen Euskadiko Artxibo Historikoak bere funtsen artean Elgoibarko funts hau izateko interesa erakutsi du, gure historia industrialaren zati inportante bat jasotzen baitu. Artxibo Historikoan kontserbatuko dira horrela, eta ikertzaile nahiz adituek kontsultatu ahal izateko moduan egongo da horrela. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko