Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

7,9 milioi eskola garraioko 79 ibilbideren kontrataziorako (Gobernu Bilera 2016-11-15)

2016-11-15

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du 7.912.624,5 euro bideratzea Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren menpeko ikastetxe publikoetarako eskola-garraioaren zerbitzua kontratatzeko. 

Zehazki, Euskadin egun dauden 537 ibilbideen arteko 79 aterako dira lizitazioan: 37 ibilbide Araban, 6 Gipuzkoan eta 36 Bizkaian, orotara egunero 3.000 ikasle inguru garraiatzen direlarik horietan. Kontratu honen iraupena 2018-2019 ikasturte amaiera artekoa izango da (2019ko ekaina), ikasturte bat gehiago luzatzeko aukerarekin.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak urtero ateratzen ditu lizitaziora indar-aldia amaitu zaien eskola-garraioko ibilbideak, bai eta sor behar berriak direla-eta sor daitezkeen ibilbide berriak ere.

2016-2017 ikasturte honetan unibertsitatez besteko hezkuntza mailetan ari diren 24.000 ikasle inguru garraiatzen dira egunero Euskadiko 260 ikastetxe publikotara, Eusko Jaurlaritzak kontratatutako zerbitzu hauen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko