Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

8,4 milioi ikastetxe publikoetako jantoki zerbitzua kontratatzeko (Gobernu Bilera 2016-11-15)

2016.eko azaroak 15

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, 8.416.504,9 euro bideratzea ikastetxe publikoetan kudeaketa zuzena duten jantokietarako jatorduak prestatu, lehengaiak eskuratu, hauek garraiatu nahiz bestelako zerbitzu osagarriak (jantokiko monitoreak barne) eskainiko dituen zerbitzua kontratatzeko.

Aipaturiko kontratazioa Donostialdean, Oarsoaldean eta Bidasoan dauden 17 ikastetxe publikotako 19 jantokitan zerbitzua emateko izango da. 2016-2017 ikasturte honetan 5.430 ikaslek bazkaltzen dute egunero jantoki horietan. Lizitaziora aterako diren 19 jantoki horien artean, 5 jantokitan otordua ikastetxeko sukaldean bertan prestatzen da (1.822 jatunentzat), eta gainerako 14 jantokitan aldiz otordu garraiatua eskaintzen da (3.608 jatunentzat). 

Kontratuaren iraupena 2017-2018 ikasturtearen amaiera artekoa izango da (2018ko ekaina), 2019ko ekainaren 30etik aurrera joango ez den luzapen aukerarekin. 2016-2017 ikasturte honetan 92.000 ikasle inguruk erabiltzen dute Euskadiko ikastetxe publikoetan jantoki zerbitzua egunero.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko