Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Gobernu Kontseiluak onartu du “Gipuzkoako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala”ren izena aldatzea (Gobernu Bilera 2016-11-15)

2016.eko azaroak 15

Eusko Jaurlaritzak gaur baimendu du “Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofiziala”ren izena aldatzea, eta horren ordez “Gipuzkoako Industria Ingeniaritzako Gradudunen eta Ingeniari Tekniko Industrialen eta Peritu Industrialen Elkargo Ofiziala” deitzea.

Aldaketa eragin du lizentziaturak ordezkatu dituzten graduko titulazio berrietara egokitu beharrak, Bolonia prozesura moldatzeko, bai eta beren izenetan graduatuaren titulazioa jadanik sartu duten beste elkargo eta kontseilu batzuen inplikazioak ere. Zuzenketa, bestalde, jadanik sartuta dago Elkargoak berak Herri Administrazio eta Justizia Sailari estatutuak aldatzeko aurkeztu zion eskaeran ere. 

“Euskal Autonomia Erkidegoko Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Kontseilua”reneta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren aldeko txostenak aurkeztuta eta eskatutako zuzenketak eginda, Gobernu Kontseiluak adierazi du justifikatuta dagoela elkargoak sustatutako eskaera eta dekretu bidez onartu du izen-aldaketa.   

Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.  

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • E G
    2016.eko azaroak 30

    ¿Se ha valorado el impacto de género en el cambio de denominación?

Komunikabideek behera kargatzeko