Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

“Klimaren aldeko Munduko Hiri eta Eskualdeen Ekintzarako” Marrakexeko bide-orriak Klima Finantzak Lokalizatzeko munduko ekintza-esparrua proposatu du.

2016.eko azaroak 15

 

  • Eusko Jaurlaritzak parte hartu duen COP 22ren Tokiko eta Eskualdeko Gobernuen Klimari buruzko Goi-bileran onartu dute
  • Iosu Madariagak hainbat topaketa izan ditu COP 22n ministro eta alkateekin eta klimaren aldeko erakundeen arduradun gorenekin

Marrakex 2016/11/15

Tokiko eta Eskualdeko Gobernuen Klimari buruzko Goi-bileran “Klimaren aldeko Munduko Hiri eta Eskualdeen Ekintzarako” Marrakexeko bide-orria onartu dute. Klima Finantzak Lokalizatzeko munduko ekintza-esparrua proposatu du. Garapen jasangarrirako eskualdeen nazioarteko erakundearen (“nrg4sd”) babesa jaso du testuak. Eusko Jaurlaritzak erakunde horretan parte hartzen du eta Ingurumeneko sailburuorde Iosu Madariagak hainbat topaketa izan ditu COP 22n ministro eta alkateekin eta klimaren aldeko erakundeen arduradunekin. 

Akordioan adierazten denez, “mundu osoko tokiko eta eskualdeko liderrok, 114 herrialdetatik etorrita, atsegin handiz hartzen dugu Parisko Akordioa 2016ko azaroaren 4an indarrean jarri izana, eta berretsi egiten dugu tokiko eta eskualdeko gobernuek estatu zentralen bazkide nagusi gisa betetzen duten eginkizuna, tokiko eta eskualdeko gobernuek mundu-mailan mobilizatzen eta konprometitzen jarraitzeko borondateari eusten diogun aldi berean”. 

Mundu osoko hiri eta eskualdeek Marrakexen izenpetu duten testuan adierazten denez, “hemendik 2050 arte hiri-zonetara iritsiko den inoiz ez bezalako jende bolumenaren aurrean, gero eta premia handiagoa dago tokiko azpiegitura erresilienteak eta karbono gutxikoak izateko eta, era berean, horiek modu jasangarrian planifikatzeko, programatzeko, finantzatzeko eta abian jartzeko prozesurako ezinbestekoak diren giza ahalmenak, legezkoak, arautzekoak eta ingeniaritzakoak edukitzeko. Ahalegindu beharrean gaude hiri-zonen eta landa-zonen arteko jarraitutasuna eta lotura bermatzeko, lurraldeek multzo koherenteak izaten jarrai dezaten eta barne-erresilientzia ziurtatuta egon dadin”. 

“Alabaina, nazioarteko erkidegoaren borondateari erantzuteko baliabideak urriak dira oraindik ere, bereziki tokiko eta eskualdeko gobernuei deszentralizazio-prozesuen esparruan transferitu zaizkien erantzukizunak kontuan hartzen baditugu”, adierazten du azken dokumentuak. 

“Parisko Akordioa nazioarteko politikaren egitura-oinarria da, finantzabideen sarbide, mobilizazio eta banaketa hobearen alde egiten duena, ekintzetan subsidiariotasun-maila egokia ahalbidetzen baitu gure kontsumo- eta produkzio-moduen eta, oro har, gure gizarteen aldaketa eta transformazioa posible egin dezaketen eragileen artean, hots, tokiko eta eskualdeko gobernuen artean”, gehitzen du akordioak. (testu osoa ingelesez eta frantsesez)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)