Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Tabakoaren erabilera arautzen duten legeen aplikazioaren ondoren haien herrialdeetan bizitzen den normaltasun giroaren berri eman diote kontsulek Gemma Zabaletari

2010.eko urriak 20

 

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua Hegoafrikak, Belgikak, Irlandak, Turkiak eta Erresuma Batuak Euskadin dituzten kontsulekin bildu zen atzo arratsaldean Bilbon, haien herrialdeetan tabakoaren erabilera arautzen duten legeen aplikazioak izan zituen ondorioen berri jasotzeko.

Diplomatikoei Eusko Jaurlaritzak prestatu duen droga-mendekotasunei buruzko legearen erreformako puntu garrantzitsuenak azaldu eta gero, sailburuak bere interesa adierazi du herrialde horietan legeak ezartzeko prozesuaren berri lehen eskutik jasotzeko. Gai horri buruz, bost kontsulak bat etorri dira adierazterakoan zalantzazko lehenengo hilabeteen ondoren, herritarrek oro har, eta bereziki ostalaritzaren sektorekoek, arazo handirik gabe men egin zietela legeak ezarritako murrizketei.

Turkiak Bilbon duen ohorezko kontsulak, Carmen Uriartek, baieztatu duenez, haren herrialdean -munduko 5. tabako ekoizlean- ostalariak arauaren aplikazioaren aurka azaldu ziren, baina gero konturatu ziren bezeroak irabazi ere egin zituztela. "Orain beste aire bat arnasten da", adierazi du diplomatikoak.

Bileran parte hartzeagatik kontsul bakoitzari eskerrak eman ondoren Zabaletak berriro adierazi duenez, "droga-mendekotasunei buruzko lege berriaren aplikazioa bateragarria da ostalaritzaren interesekin", eta sektore horrek ez du kalterik jasango; izan ere, "legea modu berean aplikatuko zaie guztiei".

Sailburuak baieztatu duenez, ziur da inork ez diola utziko tabernetara joateari; izan ere, "orain, lokalaren barruan tabako-lainoa ikustean, jendeak atzera egiten baitu".

Zabaletaren iritziz, tabakoaren erabilerari buruzko eztabaida atzerapenez iritsi da gure herrialdera. "Europako gainerako herrialdeetan 10 edo 15 urte lehenago hasi ziren; hain zuzen ere horregatik da lehentasunezkoa arau hori Eusko Jaurlaritzarentzat". 

 

Iruzkin bat
  • @txorittikia
    2010.eko urriak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Los cónsules trasladan a Gemma Zabaleta el clima de normalidad que se respira en sus respectivos países tras la ...http://bit.ly/chJFLL

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta