Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Tubacex-en OCTG lantegia bisitatu du, taldeko puntakoena Euskadin

2016.eko azaroak 14
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Urkulluk profesionalak prestatzeko ahalegina nabarmendu du, hirugarren hiruhilekoan % 3 hazi den ekonomiaren bilakaera positibo baterako

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiarekin eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburu Cristina Uriarterekin batera, Tubacex-en OCTG lantegia bisitatu du gaur Amurrion, Araba. Lehendakariak euskal ekonomiaren bilakaera “positiboa” nabarmendu du, urteko hirugarren hiruhilekoan % 3ko hazkundea izan duena. Aldi berean, enplegatuen kualifikazio egoki baten garrantzia azpimarratu du, lanbide-heziketa duala eta antzeko programen bidez eta enplegu-aukera berriak sortuta.

Amurrioko OCTG lantegia, 2014an inauguratua, 4.0 industriaren adibide bat da, produkzio automatizatua eta kualifikazio handiko giza talde bat dituena industria-lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko elementu estrategiko gisa.Taldeko instalazio puntakoena da Euskadin eta hodiak fabrikatzen jarduten du petrolioa eta gasa baldintza kritikoetan erauzteko eta ekoizteko.

Bisitaldian Tubacexeko lehendakari Álvaro Videgain eta kontseilari ordezkari Jesús Esmoris ere izan dira, eta Laudioko eta Amurrioko lantegietan eragina duten planak eta produktuaren garapen estrategikoetako, industria-prozesuen hobekuntzako, instalazioetako, laneko segurtasuneko eta enplegatuen prestakuntzako inbertsioak konpartitu dituzte. Ildo horretan, topaketa lagungarri izan da Tubacexen lanbide-heziketa dualeko programa ezagutzeko ere, mantentze elektromekanikoko espezialitatea eskaintzen duena eta urtebeteko nazioarteko esperientzia duena taldeak AEBn, Italian, Austrian edo Indian dituen beste lantegi batzuetan.

Lehendakariak horrelako ekimenen garrantzia nabarmendu du, lehiakortasuna irabazteko aukera ematen dutenak agertoki global batean eta enplegu-aukera berriak sortzeko aukera. “Konprometituta jarraituko dugu prestakuntzarekin, kualifikazioarekin eta pertsonen lan-integrazioarekin, daukagun aktiborik hoberena baitira”, ziurtatu du Urkulluk, eta horrelako lankidetza-estrategiek euskal ekonomiaren bilakaera positiboa dakartela azpimarratu du. Izan ere, aurtengo hirugarren hiruhilekoan % 3ko hazkundea izan da eta azken hamabi hiletan lanaldi osoko 16.000 lanpostu sortu dira.

TUBACEXI BURUZ

Tubacex egoitza Araban duen talde multinazional bat da, altzairu herdoilgaitzezko eta aleazio handiko hodi-formako produktuen (hodi eta osagarrien) fabrikazioan jarduten duena. Gainera, beste zerbitzu batzuk eskaintzen ditu, neurrira egindako soluzioen diseinutik instalazio- edo mantentze-eragiketetara doazenak.Produkzio-lantegiak ditu Espainian, Austrian, Italian, Estatu Batuetan, Indian eta Tailandian, eta mundu-mailako zerbitzu-zentroak eta presentzia komertziala 38 herrialdetan.Tubacexek fabrikatzen dituen  hodien eskari-sektore nagusiak petrolio eta gasarena, petrokimikarena, kimikarena eta energiarena dira.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2016.eko azaroak 14

    Comentario de Twitter:
    Visita @urkulluLHK @tubacex “comprometidos con la formación, cualificación y la integración laboral de las personas” https://t.co/STejPlnWpM

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)